OIANGU 2015. MARTXOA ETA EKAINA BITARTEKO EKINTZEN ZERRENDA
Aurtengo lehen ekintza martxoaren 1ean izango da. Landare-hesi bat sortuko da auzolanean
Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak Oiangu parkearen ezagutzarako eta kontserbaziorako iaz sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari jarraipena emango zaio 2015ean. Dagoeneko martxotik ekainera egingo diren ekintzak zehaztuko dira. Datorren igandean, martxoak 1, landare-hesi bat egingo da auzolanean; apirilaren 26an Oiangu habia-kutxei jarraipena egiteko saioa izango da; maiatzean erakusketa bat, tailer bat eta Altamirako putzura irteera; eta ekainaren 20an Astronomia Gaua. Ekain eta uztaila bitarteko larunbat belar-meta egingo da, hau ere auzolanean. Jarraian dituzue ekintzen zehaztasunak.
MARTXOA
Izena: Oiangun landare-hesia sortzeko auzolana.
Arduraduna: Aranzadi Zientzia Elkartea
Lekua eta ordua: Oianguren Parkea. 09:30 – 13:00 (Oianguko baserrian elkartu). Eguna: Martxoak 1, Igandea.
APIRILA
Izena: Oianguko habia-kutxen jarraipena eta hegaztiei eraztuna ipintzeko saioa. Arduraduna: Aranzadi Zientzia Elkartea
Lekua eta ordua: Oianguren Parkea. 09:00 – 13:00 (Oianguko baserrian elkartu).
Eguna: Apirilak 26, Igandea.
Oharrak: Eraztuna ipintzeko saioa goizean goiz egitea beharrezkoa da, izan ere txoriak lehen orduetan mugitzen dira gehien eta orduan izango da sareetan erortzeko aukera handiena dagoen momentua. Deialdia irekia da, interesatua dagoen edonor joan ahal izango da. Ez da beharrezkoa izena ematea.
MAIATZA
Maitzak 4 eta 29 bitartean Barrenako sarreran erakusketa: 'Odonatuak: Uraren hegoak'
Maiatzak 24, Igandea
Izena: "Gure inguruko landareak ezagutuz" tailerra.
Arduraduna: Aranzadi Zientzia Elkartea
Lekua eta ordua: Oianguren Parkea.
Oharrak: Tailer honetarako deialdia eta zehaztasunak Ordiziako eskolen bitartez zabalduko dira.
Maiatzak 30, larunbata
Izena: Altamira putzuko anfibio, narrasti eta burduntziak ezagutzeko irteera. Arduraduna: Aranzadi Zientzia Elkartea
Lekua eta ordua: Oianguren Parkean 10.00etan (Oianguko baserrian elkartuko gara).
Oharrak: Aurretik izena ematea gomendatzen da. (943 466142, Aranzadi Zientzia Elkartea)
EKAINA
Izena: Astronomia gaua.
Arduraduna: Aranzadi Zientzia Elkartea
Lekua eta ordua: Oianguren Parkea. 21.00 – 00.00.
Eguna: Ekainak 20, larunbata.
Oharrak: Ez da beharrezkoa izena ematea.
*Ekaina eta Uztaila arteko larunbat batean Oianguko baserri ondoan belar-meta bat sortzeko auzolana antolatuko da. Data zehazteke, eguraldiaren araberakoa izango da.