LANDARE-HESIA OIANGUTXIKI BASERRIRA BIDEAN
Herenegun 200 zuhaitz eta zuhaixka landare landatu ziren auzolanean
Eguraldiarengatik aurreko bi deialdiak bertan behera utzi ondoren, joan den igandean, hilak 22, Oiangutik Oiangutxiki baserrira bidean landare-hesi bat sortzeko auzolana egin zuten 15 bat lagunek, Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako deiari erantzunez. Landare-hesien funtzio eta onuren azalpenak entzun ondoren, lanari ekin zioten partaideek, eta elorri zuriak, beltzak eta hainbat fruta-arbola landatu zituzten. Ongarri modura iazko auzolanean egindako konposta erabili zuten. Ateri eutsi zion ia goiz guztian eguraldiak, eta giro onean aritu ziren lanean. Hamaiketako baten bueltan eman zioten amaiera auzolanari.