ORDIZIAKO UDALAK BAT EGITEN DU “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN
Eraikin publikoetako argiak itzali egingo dira bihar 20:30etik 21:30era, eta udalak gauza bera egiteko deia egin die herritarrei
Ordiziako Udalak bat egingo du klima-aldaketaren kontra WWF erakundeak (Natura Babesteko Mundu Erakundea) biharko, hilak 28, antolatu duen mobilizazio kanpaina orokor handienarekin: Planetaren Ordua. Horrela, itzali egingo dira herriko monumentu esanguratsuenetako eta eraikin publikoetako argiak, gaueko 20.30etik 21.30era. Udalak dei egiten die ordiziarrei euren etxeetako argiak itzali eta klima aldaketaren kontrako aldarrikapen hau egitera. Atzoko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak deialdi hau egitea.