APARKALDI MUGATUKO BESTE EREMU BAT JOSEBA REZOLAN
Gune urdineko zortzi aparkaleku horietan ordu erdiz utzi ahalko da autoa gehienez
Atzoz geroztik aparkaldi mugatuko beste barruti bat dago Ordizian, Joseba Rezola pasealekuan, Goierriko Baratza eta Mi Casa denden aurrean. Gune urdineko zortzi aparkaleku egokitu dira eremu horretan, eta autoak ordu erdiz aparkatu ahalko dira gehienez. Aparkaldi mugatua astelehenetik ostiralera egongo da indarrean, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Horrez gain, autoak aparkatzeko zentzua aldatu egingo da Otegi Armategira bitarteko zatian, bi alderdietan. Aurrerantzean autoek atzeraka aparkatuko dute. Aldaketa horren ondorioz, aparkatuta dauden autoek errepidera ateratzeko ikusmen hobea izango dute eta maletategiak espaloi aldera geratuko dira, erabiltzaileen segurtasuna areagotuz. Gaur-biharretan amaituko dira aparkalekuen pintatze eta seinalizatze lanak.
Aparkaldi mugatuko eremu hauek daude Ordizian:
1.- Gudarien Etorbidea (32 plaza, 13 Barandiaran plaza aldera eta 19 Barrena parke aldera)
2.- Urdaneta kalea (13 aparkaleku 60 minutukoak) + (2 aparkaleku 15 minututakoak)
3.- Joan Amezketa kalea (15 aparkaleku)
4.- Ordizia kalea (8 plaza)
5.- Joseba Rezola etorbidea (22 plaza geltoki inguruan) + (30 minutuko 6 plaza, Goierri kalearen atzealdean, haur parkearen ondoan)
6.- Goierri kalea (18 plaza)