"Ekainak 27. 17etan Oiangun. ZATOZ BELAR-META BAT EGITERA!
Ekainaren 27an, 17etan oiangu baserriaren parean geratu gara Almitza sega elkartekoekin batera meta bat egiteko.
Hilabete batez oianguko zelai bat itxita egon da bertan belarra hazteko, egun hauetan Almitzako segalariak belarra mozten ari dira, larunbaterako dena prest egon dadin.
Meta oiangu baserri ondoan jarriko dugu eta Almitzako sega elkartekoek gidatutako saioa izango da.
Ekintza hau Aranzadi Zientzia Elkarteak Udalarekin duen hitzarmenaren barruan gauzatzen da. Honen bitartez, beste batzuetan bezala, naturarekiko kontaktua handitu nahi izateaz gain, gure paisaia sortzearen arrazoi nagusia diren baserritarren lanetara gerturatu nahi izan dira herritarrak, lan hauek baloratuz, naturaren kontserbazioan duten garrantzia zabalduz, herritarren arteko harremana sendotuz eta talde sentimendua indartuz.