INGURUMEN SENTIBERATZE EKINTZAK IZANGO DIRA BIHAR ETA ETZI ORDIZIAN
Beira eta kristala bereizteko kanpaina eta berreskuratutako liburuak eta diskoak salduko dira
Ingurumen kanpaina bikoitza izango da aste honetan Ordizian, Udalak, Sasieta Mankomunitatearekin eta Donostiako Kaleko Elkartasuna eta Kultura Elkartearekin elkarlanean antolatuta. Asteazkenean eta ostegunean izango dira hitzorduak.
Hala, asteazkenean, beira bereizteko sentiberatzeko kanpaina egingo da Sasieta mankomunitateak gidatuta. Barrenako plazan egingo da, goizean zehar. Horretarako iglu erraldoi batean informazioa eskaini eta jolasak eta tailerrak egiteko aukera izango da.
Beira eta kristala bereizten erakutsiko da, beira dagokion edukiontzi berdean botatzera bultzatuz. Tailerrak bi izango dira: txapak egiteko bat eta beiraz eginiko abalorioena bestea. Pate hartzen dutenentzat opariak izango dira eta zozketa bat egingo da. Bertako produktu lotea zozketatuko da, birziklatutako beirarekin enbasatutako produktuen lotea, hain zuzen.
Ostegunean izango da bigarren sentiberatze jardunaldia. Kasu honetan, plaza Nagusian kokatuko den salmenta puntua jarriko du Donostiako Kaleko Elkartasun eta Kultura elkarteak. ‘Kultura ez da hondakin bat’ lelopean, garbigunetatik berreskuratutako liburuak eta diskoak (CDak eta biniloak) salduko dira, oso salneurri baxuan. Goizeko 09:30tatik 14:00etara egongo da.