ORDIZIA, 'DIPLOMATUA'
Iraunkortasun lokalaren prozesuak saritu ditu Udalasarea21-ek
Udalsarea21, jasangarritasunerako udalerriek euskal sareak, hainbat udalerri saritu ditu ostegun honetan Gasteizen ospatutako ekitaldiak. Saria nagusia Gasteizek berak eraman du. Baina badira tartean saritu gehiago. Ordiziak diploma jaso du iraunkortasun lokalaren prozesuen ebaluazioa borondatez eta era gardenean egiteagatik.
Udalerri gipuzkoarren artean Tolosa eta Legazpik aipamen berezia lortu dute. Honez gain diplomak jaso dituzte hainbat herriek. Ordiziarekin batera, Aduna, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Orendain eta Zumarragak Gipuzkoako zerrendari dagokionez.
*Argazkian, Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea diploma jasotzerakoan.