ORDIZIAKO KALEEK LED ARGITERIA IZANGO DUTE AURTEN
Udalerriko 305 argi-gune berrituko dira kutsadura eta gastua murrizteko
Ordiziako Udalak kale-argiteria berrituko du LED teknologiara egokitzeko. Honetarako pasa den asteartean 305 luminaria egokituko dituen enpresa kontratatzeko deialdia egin zen. Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 7a da eta proiektua bere gain hartzen duen enpresak lana hasi eta hiru hilabete izango ditu bukatzeko.
Udalaren helburu nagusiak dira energia aurreztu, faktura elektrikoari dagokion gastua murriztu eta argi kutsadura eta CO2 isuriak murriztea.
Aipatu bezala, 305 argi puntu berrituko dira eta aurreikusi den inbertsioa 147.887,60 euroko da. BEZa gehituta (31.056,40), 178.944 euro dira.
Helburu teknikoak hauek dira:
-Instalazioen efizientzia energetikoa hobetzea, argiteria beharra edo maila espazioen erabilerara egokituz, beste espazioengan duen eragina neurtuz eta puntu guztiek behar duten argi maila minimoa ezartzera behartuz.
-Egoera edota kokapen desegokia duten instalakuntzak guztiz aldatzea.
-Hobekuntza telematikoak txertatzea sute-kontrola eta argi-maila erregulatzeko.
-Kale argiteriaren eragina mugatzea beste espazio batzuetan eragin ez-egokia duenean.
-Efizientzia energetikoaren inguruko araudia betetzea.