GUNE GORRIKO TXARTELA EKAINETIK AURRERA ERABILI BEHARKO DA
Gaueko orduegia izango du, lanegunetan
Ekainaren 4tik aurrera Eskarabilla auzoan egoiliarrentzat aparkatzeko prestatu den gune gorria indarrean egongo da. Jasotako eskaerak tramitean daude une honetan eta datozen egunetan eskatzaileek txartela prest dutela eta jasotzera joateko oharra jasoko dute gutun bidez. Udaltzaingoan jasoko dira honako ordutegian: 8:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.
Urdaneta, Maribaratza, Diego Rivero, Goierri, Berria eta Rezola (Urdanetatik tren geltokiraino) kaleetan aparkatzeko arazo larriak daude, batez ere ordu batzuetan. Honi aurre egiteko proposatu zen ordutegi zehatz batean eremua aparkatzeko bizilagunentzat mugatzea. Guztira 201 plaza gorri dira eta aparkatzeko muga 20:30etik 09:30era izango da, astelehenetik ostiralera, beti ere baimendutako ibilgailuentzat. Goizeko 9:30etik iluntzera, asteburuetan eta jai egunetan gune gorria parking librea izango da. Auzoan gune urdina ere badago, 122 plazekin.
Sistema ezartzeko erabakia Mugikortasun Mahaian adostu zen. Orain sei hilabeteko probaldia egingo da. Ondoren aztertu eta, beharko balitz, antzemandako hobekuntzak ezarriko lirateke.
Behin gutuna jaso eta gero txartela jasotzera ahalik eta azkarren hurbiltzeko eskatzen da, ekainaren 4tik aurrera erabili beharko baita.