Pixoihalen edukiontziak itxi egingo dira
Etxean bakartuta edo berrogeialdian dauden pertsonek hondakinak bertan bota bota ahalko dituzte
Pandemia hasi zenetik irekita egon diren pixoihalen edukiontziak itxi egingo dira eta ohiko moduan erabili ahal izango dira bakarrik txartelarekin.
Etxean BAKARTUTA / BERROGEIALDIAN pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak EZ DIRA BEREIZTUKO ETA DENAK PIXOIHALEN EDUKIONTZIRA bideratuko dira.
Etxeren batean norbait Covid-19rekin kutsatzen bada eta pixoihaletarako txartela badu, laguntzen dien senideak bere txartela erabiliko du zaborra pixoihalen edukiontzira botatzeko.
Familiak, baina, pixoihalen edukiontzirako txartelik ez badu, Sasietatik txartel bat prestatuko zaie, 943 16 15 55 telefonora deitu beharko dute eta etxera bidaliko zaie konfinamendu-egunen iraungipenarekin. Seniderik, ezagunik edo lagunik ez duen familia edo pertsona bada, gizarte-ongizatera deitu beharko dute (943 80 56 10). Orain arte bezala, babes zibileko laguntzarekin jardungo da, eta bere txartela izango du pixoihalen kontainerra erabili ahal izateko.
Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Gaixo dagoen pertsonak sortutako erabilera bakarreko hondakinak, (eskularruak, zapiak, maskarak) plastikozko lehen poltsan (1 POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala duena).
- 1 POLTSA behar bezala itxi eta zaintzaileak gelako irteeran egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko du. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak berak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko ditu eta behar bezala itxiko du gelatik irten baino lehen.
- 2 POLTSA etxean sortutako gaineratiko hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.
Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segundoz gutxienez.
- 3 POLTSA PIXOIHALEN edukiontzian TAPA TXIKIA ERABILIZ (HAUNDIA JADA ITXITA EGONGO DA) bakarrik sartuko da. ERABAT DEBEKATUTA dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.