EKOBIZI AZOKA 2013, 2.EDIZIOA
Bioeraikuntzari, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsu eta iraunkorrago bati eskeiniriko azoka
Ordiziako Udaleko Garapen Iraunkorreko delegaritzak aurten bigarren aldiz EKOBIZI azoka antolatu du datorren apirilaren 26 eta 27rako.
Ordiziako Udalak 2004. urtetik dihardu garapen iraunkorraren aldeko apustua egin eta bide honetan ekimen ezberdinak lantzen, betiere ingurumenarekiko errespetua eta bizimodu iraunkorrago bat lortzea helburu hartuta. Honetarako beharrezkotzat jotzen dugu herritarra kontsumo iraunkorrerako irizpideen inguruan informatu eta sentiberatzea.
Asmo honekin sortu zen 2010ean EKOBIZI AZOKA, herritar orori bioeraikuntza, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsuaren inguruan dauden aukera ezberdinen inguruko informazioa zabaltzeko helburuarekin.
Aurtengo EKOBIZI azoka apirilaren 26 eta 27an izango da, Ordiziako Beti Alai frontoian. Aditu eta teknikari direnentzat bereziki interesgarria izango bada ere, herritar orori irekita egongo da, bizimodu ekologiko eta osasungarriago bat eramateko aukera ezberdinen inguruko informazioa partekatu ahal izango baita bertan.
Aurten lehenengoz azokan parte hartzeko aukera egongo da
Elkarte, enpresa eta norbanako bezela kontsumo iraunkorraren eredu den ekintzaren batean murgilduta bazabiltza (bai salmenta edo sentsibilizazioan) parte hartzeko izen eman dezakezu. Parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira:
• Sektore hauetako batekoa izatea edo antzekoa:
- Bioeraikuntza eta energia berriztagarriak
- Mugikortasun iraunkorra
- Produktu ekologikoen ekoizle izatea
- Hondakinen birziklaia eta berrerabilpena (artisauak)
- Merkataritza Justuko produktuak.
• Eskualdekoa izatea lehenetsiko da.
Izen emateko epea apirilak 12an amaituko da. Izena emateko bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera eta bestela deitu Ordiziako udaletxera (943885850)
Aurten hainbat berrikuntza izango ditu EKOBIZI azokak (hitzaldiak, mahai-inguruak, haur tailerra, hamaiketako ekologikoa, etab). Aurrerago emango da egitarau zehatzagoaren berri.