Image
Image

LAU BIRZIKLAPEN TAILER EGINGO DIRA DATORREN ASTEAN

Aldatuta 1Mahai informatiboa jarriko da Plazan

Datorren astean lau birziklapen tailer egingo dira Ordizian udalak antolatuta, Birziklatzea erraza da! Zalantzarik bai? Zatoz argitzera! lemapean.

Egunak:
Astelehena 17, 18:00etan, Jubilatuen elkartean (gazteleraz)
Asteazkena 19, 17:30ean, Jubilatuen elkartean (euskaraz)
Osteguna 20, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan (gazteleraz)
Osteguna 20, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan (euskaraz)

ATEZ ATEKO HONDAKINEN BILKETAREN INGURUKO PRENTSAURREKOA

la foto71Ordiziako herritarrek diseinatu dute dagoeneko Atez Ateko sistema

Maiatzaren 6an hasita, auzokako 12 parte-hartze bilera eta beste 4 bilera ireki egin ditu Ordiziako Udalak Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean, herritarrekin batera hondakinak gaika biltzeko eredu eraginkorrago bat sortzeko.

OIANGUKO PAISAIAREN IRAKURKETA

biodiber kartelaMaiatzaren 18an goizeko 10:30etan

Landarlan ingurumen taldeak biodibertsitate jardunaldiak antolatu ditu Ordizian eta Beasainen. Ordiziari dagokionez, Oianguko paisaia irakurketa egingo da larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:30etan. Jardunaldi honetan Oiangu eta inguruko paisaia zentzumenez aztertuz, ingurunearekin ditugun erlazioak interpretatu eta biodibertsitatearen aberastasuna zein giza ekintzaren bidez izandako aldaketak baloratuko dira.

IBAI ERTZETAKO HONDAKINAK JASOTZEKO KANPAINA

DSC04308 CopyGOIEKIk eskualdeko ibai ertzak berreskuratzeko hartutako konpromisoaren barneko egitasmoa

Urteko lehen hiruhilabetekoa azken urteetako euritsuenetakoa izan da. Jasandako euriteen ondorioz ibaiak eta errekak gainezka joan dira eta inguruneetan aurkitzen ziren materialak garraiatu zituzten. 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image