BERNARDO ALBERRO SOINU-JOTZAILE ETA KONPOSITOREAK BOTAKO DU SANTA ANA JAIETAKO SUZIRIA
Kultura
Ordiziaren izena zabaltzen egindako lanarengatik eskaini zaio txupinazoa botatzeko ohorea
Bernardo Alberro soinu-jotzaile eta konpositore ezagunak botako du aurten Santa Ana jaietako txupinazoa. Alberro Astigarragakoa da jaiotzez (1927), baina joan deneko urte askoan Ordizian bizi da. Asko eta asko dira bizitzan zehar sortu dituen abestiak, horien artean ezagunena Ordiziarrak Gera izenekoa. Ordiziaren izena zabaltzen egindako lanarengatik eskaini dio Ordiziako Udalak Bernardo Alberrori txupinazoa botatzeko ohorea.