BASERRITARREZ JANZTEKO DEIA
Amets Bide taldeak euskal jantziei buruzko hitzaldi bat antolatu du hilaren 9rako
Amets Bide taldeak herritar guztiak animatu nahi ditu Euskal Jaietan baserritarrez janztera, eta horri lotuta, 7 ezberdintasunen jokoa erabiliz, 'Nolako Euskal Jaiak nahi dituzu?' galdera proposatu du. Argazki banarekin egin dute jokoa: batean, zazpi herritar ageri dira kalekoz jantzita, eta bestean, herritar berak baserritarrez jantzita. Herritarren artean zer pentsatua jartzeko ekimen bat da.
Hitzaldia
Ekimen horren harira, euskal jantziak nola jantzi ikasteko hitzaldi bat antolatu du Amets Bidek Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Hitzaldia hilaren 9an izango da Barrenako areto nagusian, 18:30ean, eta Ane Albisu ariko da hizlari lanetan.