IRAILAREN 15EAN, OIANGUKO EGUNA
Orain hamarkada batzuk egiten zen festa berreskuratu du udalak
Euskal Jaietako egitarauari bukaera emanez, irailaren 15ean Oianguko eguna ospatuko da. Ekimen hori antolatuta, orain hamarkada batzuk egiten zen festa berreskuratu du Ordiziako Udalak hainbat elkarteren laguntzarekin.
Plaza Nagusitik 10:00etan abiatuko den ibilbide didaktikoarekin emango zaio hasiera egunari. 11:30ean haur jokoak izango dira (Altxorraren bila, Abentura parkea eta eskalada gunea), eta 13:30ean bertsolarien saioa izango da. Segidan herri bazkaria egingo dute bildutakoek, eta egunari Amets Bide taldekoen dantza saioarekin emango diote bukaera arratsaldean.
Bazkarirako txartelak salgai
Herri bazkarirako txartelak ere salgai daude dagoeneko, bost euroan, honako lekuetan: Kantoi, Leize, Herriko, Pottoka eta Barrenan. Paella eta pastak da eguneko menua.