EUSKAL JAIETAKO APARTEKO AZOKA, LANBROPEAN BAINO GIRO JATORREAN
Ricardo Remirok irabazi du Ordiziako 40. Gazta lehiaketa, eta Bergarako Bolintxo okindegiak 7.500 euro ordaindu ditu gazta erdiarengatik
Xirimiriak nahi bezalako goiz giroa ez izatea baldintzatu badu ere, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkenoroko azokaz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa, Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa, eta nola ez, Artzainek Latxa Ardi-Esnez egindako 40. Lehiaketa ere izan dira gaur Ordizian.
Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkenoroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian, eta astero Ordizian izaten diren baserritarrei aipamen berezia egin zaie.
Ricardo Remiro txapeldun
Gaurko azokari sona ematen dion ekitaldia Gazta lehiaketa izaten da. Gaur ere jendez gainezka egon da Beti-Alai pilotalekua. 53 artzainek hartu dute parte lehiaketan, eta epaimahaiaren arabera, Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa) artzainak jaso du sari nagusia. Remirok hirugarren aldiz irabazi du Ordiziako txapelketa (2008, 2011 eta 2013), eta hamar urteren barruan lortu dituenez hiru sariak, Urrezko Kutxa Garaikurra ere jaso du.
Bigarren saria Gereñuko (Araba) Hermanos Audicana Saez elkarteak lortu du, eta hirugarrena Remiroren herri bereko Felipe Agirrek. Sari banaketaren ondoren egin den enkantean, berriz, Bergarako Bolintxo okindegiak 7.500 euro ordaindu ditu lehiaketan nagusitu den gazta erdiarengantik. Iaz 7.400 euro ordaindu zituen Catalana Occidente Aseguru Etxeak, eta aurten ere lehian aritu da azken unera arte.
Arratsaldean, pilota eta herri kirolak
Arratsaldean (17:30) festak jarraitu egingo du. Profesionalen arteko eskuzko bi pilota partida jokatuko dira Beti-Alai pilotalekuan, eta 19:30ean, Floren Nazabal eta Joseba Otaegi aizkolariek Aizkolari Txapeldunaren Liga 2013-ko saioa egingo dute. Segidan, Izeta II.a eta Izeta III.a harrijasotzaileen txanda izango da. Ordiziako Euskal Jaiak igandean bukatuko dira, Oianguko Erromeriarekin.
Lehiaketak. Irabazleen zerrenda
ARTZAINEK LATXA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XL. GAZTA-LEHIAKETA
1.- Saria. 1.550 euro, Kutxaren Gaikurra. 5.000 etiketa honako esaldi honekin: "ORDIZIAKO TXAPELDUNA ETA URTEA" eta ardiak larratzen diren mendiaren izena. Diploma.
Ricardo Remiro Eulate (Nafarroa)
2. Saria. 750 euro, Garaikurra eta Diploma.
Hermanos Audicana Saez Gereñu (Araba)
3. Saria. 430 euro eta Diploma.
Felipe Agirre Iñiguez Eulate (Nafarroa)
4. Saria. 210 euro eta Diploma.
Azkarra SC Galarreta (Araba)
5. Saria. 180 euro eta Diploma.
Olano SAT Egino (Araba)
FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETA
FRUITUAK
1.- MADDI IRADI ZABALOENE BASERRIA (Hernani)
2.- RAMON ASEGINOLAZA KALBARIO BASERRIA (Idiazabal)
BARAZKIAK:
1.- JOSE MANUEL ZABALEGI OLATZO BASERRIA (Martutene)
2.- PEIO RUBIO (BIOLUR) TXILLARRE (Elgoibar)
3.- DANI OIARZABAL GOIZ EGUZKI (Anoeta)
PERRETXIKU LEHIAKETA. AIPAMEN BEREZIA
1. MADDI IRADI
2. ZUÑIGA ANAIAK
ASTEAZKENOROKO AZOKAKO AIPAMEN BEREZIAK:
Mª JESUS MUJIKA GOROSTORZU BASERRIA (Baliarrain)
ANTTONI MURGIONDO BEKOETXE BASERRIA (Gabiria)
EDURNE JAUREGI IRABIAZPI BASERRIA (Ibarra)
MONTES ETXEA MONTES ETXEA (Ibarra)
EUSKO OILOAREN LEHIAKETA:
- Lehenengo saria. Beltza
Iñaki Izeta. Urdaneta Baserria (Zarautz)
- Lehenengo saria. Gorria
Iñaki Izeta. Urdaneta Baserria (Zarautz)
- Lehenengo saria. Lepasoila
MIkel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)
- Lehenengo saria. Marraduna
Nekane Gonzalez. Ibarrola-bekoa Baserria (Aia)
- Lehenengo saria. Zilarra
Jesus Larrañaga (Zarautz)
- Lehenengo saria. Lotea
MIkel Albizuri. Abeletxe Baserria (Getaria)
- Bigarren saria. Lotea
Iñaki Izeta. Urdaneta Baserria (Zarautz)
- Lehenengo saria. Goierriko lotea
Mari Paz Sukia (Zaldibia)
GANADU LEHIAKETA
SAILA : 1.go atala: -12-18 hilabete bitarteko bigarak
1. GARIKOITZ NAZABAL ETXABE Izar Baserria ZALDIBIA
2. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
SAILA : 2.go atala: -18-24 hilabete bitarteko bigarak
1. JUANJOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. JOSE LUIS URAIN Otso Txiki Baserria ELGOIBAR
SAILA : 3.go atala: -24-30 hilabete bitarteko bigak
1. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
2. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-Erdi Baserria ABALTZISKETA
SAILA : 4. atala: Bi urte t´erditik hiru urte t´erdi bitartekoak
1. PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL
2. JOSE LUIS URAIN Otso Txiki Baserria ELGOIBAR
SAILA : 5 atala: Hiru urte t´erditik bost urte bitartekoak
1. LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-Erdi Baserria ABALTZISKETA
2. GARIKOITZ NAZABAL ETXABE Izar Baserria ZALDIBIA
SAILA : 6 atala: Bost urtetik zortzi urte bitartekoak
1. DOLAETXE ELKARTEA Dolaetxe Baserria OÑATI
2. JUANJOSE URTEAGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
SAILA : 7 atala: Zortzi urte baino gehiago dituztenak
1. JUAN JOSE URTEGA ZUBIA Zokolo Berri Baserria ZESTOA
2. IÑAKI ALKORTA EIZAGIRRE Garagartza Gain Baserria AZPEITIA
HAZITIK SORTUTAKO URRIXA ONENA ( ABEREKINGO SARIA )
LOURDES URKIA ARANA Zubeldi-Erdi Baserria ABALTZISKETA
BURU DOTOREENA DUEN BEHIA ( HEBEKO SARIA )
PRUDENCIO URKIA ARANA Urbizu Berri Baserria IDIAZABAL