EskarabillaLarunbatean, besteak beste, mozorro gaua izango da, eta igandean herri bazkaria

Euskal Jaiak bukatzearekin batera, Eskarabillako auzoa festetan murgilduko da asteburuan. Ostiralean, hilak 20, emango diete hasiera festei Itxaropena elkartean jokatzen den ohiko mus txapelketarekin, baina ekitaldi nabarmenenak larunbatean eta igandean izango dira.

Larunbat eguerdian Bonberiatik botako duten txupinazoarekin emango diete hasiera ofíziala festei. Lehiaketak, kirol ekitaldiak, musika emanaldiak eta mozorroak nabarmenduko dira larunbatean, eta egunari amaiera emateko matutina edo goizaldeko danborrada egingo dute.

Igandean, berriz, txistularien alboradak esnatuko du auzoa. Ipuin kontalariaren, eta Imazen eta Iturriotzen kanta sainaren ondoren, herri bazkaria egingo dute. Jalisko taldearen erromeriarekin agurtuko dituzte aurtengo festak igande arratsaldean.

Oharrak eta jakinarazpenak

Eskarabillako jai batzordekoek dei berezia egin nahi diete auzotarrei festen antolakuntzan laguntzeko, eta Aldasoro tabernan jarritako zerrenda izena emateko deia egin. Herri bazkarirako txartelak, berriz, ostiralera arte (hilak 20) salgai egongo dira Aldasoron, Bar El Pason eta Begue dendan. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 5.

Egitaraua

 IRAILAK 20 OSTIRALA

22:00: Itxaropena Elkartean:

MUS TXAPELKETA.

 

IRAILAK 21 LARUNBATA

12:00: TXUPINAZOA BONBERIAN.

ERRALDOIAK, BURUHANDIAK ETA KALEKO MUSIKA.

13:00: PATATA TORTILLA LEHIAKETA

17:00: OIN LASTERKETA

izen-ematea irteeran.

ONDOREN TXOKOLATADA

18:00: HERRI KIROLAK.

19:00: MUSIKA BURRUNBAZALE TXARANGAREKIN.

20:00: HAUR DANBORRADA.

22:30: UMEENTZAKO MOZORRO FESTA.

00:00etatik goizaldera.

MOZORRO GAUA. Denok gozatzera!!

ROCK KONTZERTUA:

SKALOPE, ELCERDO QUE GRUNGE  eta BERBENA “KAXIANOREN ALABAK”

06:00: MATUTINA.

Bakoitzak bere danborra ekarri behar du.

 

IRAILAK 22, IGANDEA

11:00: ALBORADA, HERRIKO TXISTULARIEKIN.

12:00: IPUIN KONTAKETA MERTXE AIZPURUAREKIN.

13:00: MUSIKA ANTTON IMAZ ETA J.L. ITURRIOZEKIN.

14:30: HERRI BAZKARIA.

ONDOREN ERROMERIA JALISKOrekin.