BERRIOZARKO MUSIKA BANDAREN KONTZERTUA IGANDEAN
Kontzertua eguerdiko 13:00etan hasiko da Plaza Nagusian
Igande honetan, hilaren 29an, Berriozarko "Doinua" Musika Bandak kontzertua eskainiko du, eguerdiko 13.00ean Ordiziako Plaza Nagusian. Kontzertua herriko Beti Argi bandak Berriozaren joan den maiatzean emandako kontzertuari erantzuten dio.
Berriozarko Musika Banda 1987an sortu zuen gaur egun bere zuzendari den Jose German Anton Villafrancak. Gaur egun 50 pertsonek osatzen dute Banda, eta 13 urte eta 61 urte bitartean dituzte bertako musikariek.
Berriozarren ospatzen diren ekitaldietan jotzen dute (prozesioak, herriko festak, udaberriko kontzertua, Berriozarko Eguna, inaugurazioak etab.), eta eskatzen dutenean baita beste herri batzuetan ere.
Bere mugetatik haratago ere musika-trukeak ere egiten ditu Bandak. Azpimarratzeko modukoa da Chemilléko (Frantzia) Musika Bandarekin egindako trukea. Lodosa, Zangotza, Valtierra, Zumarraga, Zarautz eta Tarragonako banden lehiaketetan parte hartu du.
Nafarroako Gobernuak Banda kontratatuko du abenduaren 3rako Nafarroaren Eguneko ospakizun ekitaldietan jotzeko. Iruñeko Udalak Gaztelu Plazan antolatzen dituen "Música Matinal" eta "Tocando al Viento" ekitaldietan parte hartzen du.
Maisonnave Hostalak antolatzen duen Musika Banden Sari Berezia irabazi zuen 2005, 2006,2007 eta 2008 urteetako sanferminetan. Donostiako Udalak kontratatu zuen eta Baionako Udalak gonbidatu zuen "Ondarearen Eguna" ospatzeko kontzertu bat eskaintzeko.
2007. urtean, bere 20. urteurrenaren ospakizunarekin batera, Berriozarren zenbait kontzertu antolatu zituen eta horien artean azpimarratzeko modukoa da Zinemako soinu-bandei eskainitako eta 40-50 hamarkadetako dantzaldietan oinarritutako kontzertuak.
2008ko apirilean Nafarroa Beherearen eguna ospatzeko jaialdian jotzeko kontratatu zuen Baigorriko herriak, Oskorri taldeari lagunduz kontzertua eskainiz. Kontzertu hori bera eskaini zuen Berriozarren maiatzean.
Berriozarko Doinua musika bandak bere 25. urteurrena ospatu zuen 2012an, urte guztian zehar kontzertu bereziak antolatuz, eta 2013ko urtarrilaren 27an gainera Elkarrekin abesbatzarekin batera egindako kontzertua errepikatu behar izan zuen.
25. urteurrena borobiltzeko, 2013ko uztailean Moita dos Ferreirosen (Portugal) "Banden Nazioarteko Topaketan" parte hartu zuen izugarrizko arrakasta lortuz.
Berriozarko Bandak grabazio ugari egin ditu. 1992ko azaroan musika herrikoia jasotzen zuen kasetea grabatu zuten, "Clarín de Fiestas" izenburuarekin.
1997an Bandaren sorreraren 10. urteurrena ospatzeko, "Recuerda con nosotros" izenburua zuen CDa grabatu zuen, eta ondoren 1999an, Berriozarko udalerriak atera zuen CD batean, herriko talde desberdinek parte hartzen zuten CDan, bere ekarpena egin zuen Bandak hiru abesti grabatuz. Bere izenburua, "Berriozar Soinuak".
Bandaren errepertorio zabal eta askotariko honetan honelakoak aurki ditzakegu: biribilketak, pasodobleak, martxak, dantzagarriak, zartzuelak, soinu-bandak, swing eta jazz doinuak eta herriko folklorearen betiko kantak.
Igande honetan emango duen kontzertuan segidako programa eskainiko du:
DEL BOCHO Nicasio Tejada
CAMINO DE ROSAS José Franco
AIRES VASCOS José Franco
LIBERTANGO Astor Piazzolla
MARIA LA PORTUGUESA Carlos Cano
AFRICAN SYMPHONY Van McCoy
(Zuzendaria: Jarein Ocaña)
WHAT A WONDERFUL WORD arr: Lorenzo Pusceddu
(Zuzendaria: Jarein Ocaña)
FIESTA DE LAS TROMPETAS Anderson
CONCERTO D´AMORE Jacob de Haan
SANTANA arr: Giancarlo Gazzani
BERRIOZAR Música: José Germán Antón
Zuzendaria: José Germán Antón