EUSKAL DANTZA IKASTAROAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA
Urriaren 5ean hasita, larunbatero egingo dira saioak azaroaren 23a arte
Gaur, urriak 1, bukatutako da Euskal dantza ikastaroan izena emateko epea. Bi mailatako ikastaroa izango da, batetik oinarrizkoa (10:00etan), eta bestetik jarraipenezkoa (11:30ean). Ikastaroa urriaren 5ean hasiko da, eta azaroaren 23a bitarteko larunbat guztietan izango dira saioak, Amets Bide taldeak Miami tabernaren azpian duen lokalean.
Hitzaro Euskara Elkartean eman behar da izena, 943 16 23 66 zenbakira deituta edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita. Matrikulak 35 euro balio du. EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruko ekintza da, eta Ordiziako Udalak, Hitzarok eta Amets Bidek antolatu dute elkarlanean. Amets Bidek jakinarazi duenez, orain urte gutxi hasitako ikastaro hauetan dagoeneko 200 lagunek hartu dute parte.