‘LA PEQUEÑA VENECIA’ FILMA OSTIRALEAN
Europako Parlamentuak ematen duen Lux saria jaso zuen 2012an; sarrera doan izango da
Ordiziako Herri Antzokiak La pequeña Venecia (Shun Li y el poeta) filma proiektatuko du datorren ostiralean, urriak 25, 22:15ean. Europako Parlamentuak ematen duen Lux saria jaso zuen film honek 2012an. Andrea Segre italiarrak zuzendutako filma da, eta 96 minutu irauten du. Sarrera doan izango da, eta filma ikusteko gonbidapenak ostiralean bertan banatuko dira. Bertsio originalean emango dute, gaztelerazko azpitituluekin.
Shun Lik langilez leporaino beteta dagoen oihal-lantegi batean egiten du lan, Erroma kanpoaldean. Aurrez abisurik jaso gabe, ordea, Veneziako aintzirako arrantza herri batera lanera joatera behartuko dute, portuko taberna txiki batera.
Bepi ezagutuko du han, lagunek Poeta ezizenez ezagutzen duten arrantzale eslabiar bat. Bien arteko harremana (batzuk kritikatu egiten dute) bakardadeari aurre egiteko ihesaldi poetiko batean bihurtuko da, ezberdinak izan arren elkarrengandik horren urruti ez dauden bi kulturen arteko elkarrizketa batean.
Informazio gehiago: http://www.zineuskadi.eu/cartelera/pelicula.php?id=eu&pe=215