PraguePhilharmonic1Datozen urriaren 28a (astelehena) eta 31an (osteguna) Txekia eta Finlandiako abesbatzak Eliz Parrokian.

Doinu edo kutsu musikala izaten da nagusi Ordiziako kultura programazioaren urteko azken hiruhilekoan eta pasa den "Ordiziarock" proposamenari laster beste proposamen musicalak gehituko dira: abesbatzeen kontzertuak, Barroko Aire XXVIII. Edizioa eta "Sustraiez Balai" Jaialdiaren beste edizio berri bat. Musika-estiloa desberdinak entzule anitzarentzat.

- Urriaren 28a, astelehena: Pragako Philharmonic Haur Abesbatza
                                                                      - Urriaren 31a, osteguna: Dominante abesbatza (Epsoo-Finlandia)



Datozen egunetan, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Tolosako Ekinbide Etxearen (CIT) laguntzaz, bi abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai.

Berriro ere Ordizia eta Goierriko musikazaleak kalitate handiko ahots-taldeak entzuteko aukera izango ditu.

Aurten Europako abesbatzak datozte Ordiziara. Alde batetik Pragako (Txekia) Philharmonic Haur Abesbatza eta bestetik Finlandiako Dominante abesbatza. Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.

Kontzertuen egunak hauxek dira:

- Urriaren 28a, astelehena: Pragako Philharmonic Haur Abesbatza
- Urriaren 31a, osteguna: Dominante abesbatza (Epsoo-Finlandia)

Kontzertu biak Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

Segidan abesbatzeen historialak:

PRAGUE PHILHARMONIC CHILDREN'S CHOIR
R. CHECA PRAGA
Zuzendaria: Petr Louzensky / 33 neska / 3 mutil
Haur Abesbatza hau Txekiako abesbatza garrantzitsuenetako bat da. Jan Kuhn-ek Sortu zuen 1932an. Hasierako helburua haurrei abesten erakustea izan zen, zaindutako ahots natural bat lantzea, intonazioa eta zehaztasun erritmikoan sartu gabe. Ordutik, abesbatzak musika egile, musika maitale eta arte instituzioen arreta izan dute. Sortu eta denbora gutxira Opera Nazionaleko Teatroa eta orkestra desberdinekin elkarlanean hasi zen eta 1952an Txekiar Filarmonikoaren subsidiario bihurtu zen.
1956an Pariseko Abesbatzen Joko Olinpikoetan Lehenengo saria eskuratu zuenetik, ondorengo herrialdeetan birak egin ditu: Europa, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Japonia, Malaysia, Singapur... Abesbatzak bi aldiz irabazi du Sari Nagusia Tolosako Abesbatza Lehiaketan: 1998 eta 2008. urteetan.

1967. urtetik, gaur egun duten maila lortzera lagundu zien zuzendaria izan da Jiri Chvala irakaslea. Gaur egun ordea, Petr Louzensky zuzendari gazteak zuzentzen du. Zuzendari gazteen belaunaldi berri bateko talentua.

Dominante 1 by Laura MurtoWEBDOMINANTE
FINLANDIA ESPOO

Zuzendaria: Seppo Murto / 18 emakume / 18 gizon

Dominante Abesbatza 1975ean sortu zen eta urte askotan, "Polytechnic Chamber Choir" bezala ezagutu izan zen. Gaur egun Espoo-ko Aalto Unibertsitatearen babesean aritzen da eta taldea osatzen duten 60 abeslarien gehiengoa ingeniaritza edo graduatu ikasleak dira. Lahti Symphony Orchestra eta Helsinkiko Orquestra gehienekin kolaboratzen dute baina abesbatzaren jarduera nagusia "a cappella" musikan oinarritzen da. Abesbatzak ospea irabazi du finlandiar musikagile garaikideei lanak enkargatzen aitzindari izateagatik, 25 lan baino gehiago lortu dituztelarik.

Era berean, Dominante abesbatza finlandiar kultura nazioartera zabaltzen ahalegindu da. 2007ko abuztuan, Lahti Symphony Orchestrarekin batera Londresko BBC Proms-etara aurkeztu zen "Royal Albert Hall" egoitzan. 2012ko martxoan, Hong Konk Arts Festival-ean parte hartu zuen, Asiako jaialdi handienetako batean. 2003an, Dominante-k Trelewko Abesbatza Lehiaketan (Argentina) Lehenengo Saria eskuratu zuen Ahots Nahasien sailean.

Seppo Murto, beraien zuzendaria da 1981etik.

Kontzertu hauek aperitibo ezin hobea dira datorren azaroaren 9an, hasiko den "Barroko Aire" ziklorako. Jasoko duzue horren berri.