2013-10-30 Emakumeen zine zikloaAzaroko lehen bi asteburuetan, eta asteazken guztietan emakumeak protagonista dituen filmak proiektatuko ditu Herri Antzokiak

Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, Emakumeak, egile eta protagonistak izeneko zine zikloa antolatu du Ordiziako Herri Antzokiak.

Azaroko lehen bi asteburuetan, eta asteazkeneroko zine alternatiboaren programazioan barruan, emakumeei zuzendutako filmak proiektatuko ditu.


Lehen bi asteburuetan, Donostiako Zinemaldian sona izan duten bi film emango dituzte, ohiko ordutegian. Azaroaren 1, 2, 3 eta 4an, Amaren eskuak filma emango dute euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin. Azaroaren 8, 9, 10 eta 11n, berriz, La herida filmaren txanda izango da, Zinemaldian emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso duen pelikula.

Zine alternatiboan ere bai
Azaroko asteazken guztietan ere emakumeak protagonista diren lau film ikusi ahal izango dira Ordizian zine alternatiboaren programazioaren barruan, denak 20:30ean. Azaroaren 6an Inch'Allah filma emango dute; azaroaren 13an La piedra de la paciencia; azaroaren 20an Therese D., eta azaroaren 27an, La bicicleta verde.