CARTEL BARROCOWEBZapico anaiak (gitarra eta tiorba) protagonistak lehenengo kontzertuan

Aste bukaera honetan hasiko da Ordizian BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXVIII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek Ordizian segituko du hilabete honetan, herriko Parrokian lau kontzertu egingo dira, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ataungo San Martin Elizan ere izango da ziklo honen kontzertu bat.

Zikloari hasiera emateko larunbata honetan, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 8etan, Daniel eta Pablo Zapico anaien kontzertua izango da, kontzertu bitxia "Mediterranea. Espainiako eta Italiako dantza barrokoak" izenburupean. Hilaren 16an jarraituko du programazioak Arimaz Kamera Orkestrarekin, Kepa Martinez de Alnenizen zuzendaritzapean. Azaroaren 23an Musica Boscareccia taldearen txanda izango da. Eta programazioari amaiera emateko azaroaren 30ean Iruñeako Kamera Abesbatzaren talde profesionala, Nova Lux Ensemble taldea izango da Ordiziako parrokian.



Daniel Zapico y Pablo Zapico - Foto 01WEBDaniel eta Pablo Zapicok, musikari asturiarrek "Mediterranea. Espainiako eta Italiako dantza barrokoak" proposamena aurkeztuko dute aurten Barroko Aire programazioak zabaltzen duen kontzertuan. Dantza barrokoen soinua erabat "modernoa" izan daiteke eta horrela erakusten dute Zapico anaiek bere kontzertuetan munduan zehar.

Daniel Zapico Asturiasen, Langreon, jaio zen 1983. urtean. Ikasketak kalifikazio gorenarekin amaitu zituen Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan eta Xavier Diaz-Latorre izan zuen irakasle. 2012. urtean Musikologia, musika heziketa eta antzinako musitaren interpretazioari buruzko masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Forma Antiqva taldearen sortzailea da; Espainian jaialdi garrantzitsuetan hartu du parte eta mundu guztian zehar ibili da kontzertuak ematen, arrakasta handiz eman ere, ikusleen zein kritikaren aldetik. Taldearekin zazpi disko grabatu ditu, eta batzuk goreneko aipamenak lortu dituzte musika aldizkari garrantzitsuenetan. 2006an Académie Baroque Européenne d'Ambronay ikastetxeak hautatu zuen Ercole Amante opera egiteko Gabriel Garridoren zuzendaritzapean, eta 2007an European Union Baroque Orchestrak tiorba nagusi izendatu zuen. L'Arpeggiata taldearekin Virgin Classics diskoetxearentzat egindako C. Monteverdiren Vespro della Beata Vergine-ren CD-DVDaren grabaketan parte hartu zuen eta baita REMA Antzinako Musikaren Europako Sarearen erakustaldian Mezzo telebista katearentzat La Caravaggiarekin egindako grabaketan ere. 2008. urteaz geroztik Errenazimendu eta Barroko garaietako hari pultsatuko tresnen irakasle da Zaragozako Musika Kontserbatorio Profesionalean eta 2009. urteaz geroztik Gijongo Antzinako Musikako Akademian. Horrez gain, eskola magistralak eman ditu hainbat kontserbatorio eta unibertsitatetan mundu guztian.

Pablo Zapico Asturiasen jaio zen 1983an. 2006. urtean bukatu zituen hari pultsatuko goi mailako ikasketak Bartzelonako Goi Mailako Musika Eskolan goreneko kalifikazioa lortuta, eta bertan Xavier Díaz-Latorre izan zuen irakasle. 2007. urtean Prestakuntza Jarraituko ikasketak bukatu zituen, eta 2012an Musikologia, musika heziketa eta antzinako musikaren interpretazioari buruzko masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Kontinuista eta bakarlari gisa parte hartu du, besteak beste, honako talde hauetan: Forma Antiqva, OSPA, Oviedo Filarmonía, Estil Concertant, La Reverencia, La Ritirata, Sevillako Orquesta Barroca, Academia del Piacere, La Hispanoflamenca, Académie Baroque Européenne d'Ambronay, European Union Baroque Orchestra eta Akademie Für Alte Musik Berlin. Dozena bat disko baino gehiago grabatu ditu eta zuzeneko grabaketak egin ditu Radio France Musique, BBC, RTVE eta Catalunya Músicarentzat. Aarón eta Daniel anaiekin batera ICMA 2012 (Internacional Classical Music Awards) sarietarako izendatu zuten Concerto Zapico diskoagatik musika barroko instrumentalaren CDen atalean. Penintsulako punta-puntako jaialdietan parte hartu du eta nazioartean bira garrantzitsuak egin ditu. Irakasle gisa hainbat kontserbatorio eta unibertsitatetan aritu da. Gaur egun irakaslea da Gijoneko Antzinako Musikako Akademian eta Madrilgo Federico Moreno Torroba musika ikasketen zentro integralean.

Hitzordua, beraz, larunbata honetan, hilaren 3a, arratsaldeko 8etan, Ordiziako Parrokian.

PROGRAMAZIOA OSOA IKUSTEKO pdfKLIKATU HEMEN