Catedral-9-2webNova Lux Ensemble taldearen kontzertuak, Iruneako Ganbara abesbatzaren talde profesionala, amaiera emango dio ordiziako barroko aire programaren XXVIII. edizioari.

Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du larunbata honetan, Nova Lux Ensemble taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin: "Nafarroako panorama musikala XVI. eta XVII. mendean" . Kontzertua larunbatan, gaueko 20:00etan Ordiziako Eliz Nagusian.



Nova Lux Ensemble (NLE) Agrupación Coral de Cámara de Pamplona (ACCP) delakoaren talde profesionala da. 2006. urtean sortu zen Nafarroako Ondare Historiko Musikaleko obrak aztertu, sustatu eta zabaltzeko asmoarekin, eta Errenazimenduko eta Barrokoko errepertorioa lantzen du batik bat.

Gaur egun, NLE proposamen berri bat da, proiektu askori heltzeko prestatua, eta hainbat aukeretara egokitzeko gertu dagoena. Eta horrela, NLEk badu abeslari profesionalen poltsa zabal bat, behar edo proiektu desberdinen arabera, lautik hogeira bitarteko taldeak osatzeko modua eskaintzen duena. Era guztietako errepertorioak interpretatzeko gai den eta kalitate handia duen talde malgua da NLE; arreta berezia eskaintzen dio XVI, XVII, XX eta XXI. mendeetako musikari, ahaztu gabe Nafarroako Musika Ondarearekin duen konpromisoa, bai musika zaharrarekin bai sortu berriarekin.

Sortu zenetik estatuko nahiz nazioarteko hainbat jaialditan hartu du parte, besteak beste hauetan: Donostiako Musika Hamabostaldia, Segoviako Musika Sakroaren Astea, Paderborneko (Alemania) Musika Sakroaren Jaialdia, Sevillako Antzinako Musika Jaialdia, Donejakue Bideko Nazioarteko Jaialdia, Palmako Antzinako Musika Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musika Jaialdia, Espazos Sonoros (Ciudade da Cultura - Compostelako Santiago), Peñiscolako Antzinako Musika eta Musika Barrokoaren Nazioarteko Jaialdia, etab.

Azkenaldian egin dituzten lan diskografikoen artean aipatzekoak dira Urbán de Vargas (1606 -1656) eta Miguel de Irizar (1636 -1684) nafar maisuei eskainitakoak.

Kontzertu honetan ahots-taldeak segidako musikarien laguntza izango du: Lixsania Fernández, biola da gamba; Juan de la Rubia, organoa; Manuel Vilas, arpa eta Salva Tarazona, perkusioa. Guztiak Daviz Galvezen zuzendaritzapean.