OSTEGUNEAN HERRI ANTZOKIAN PLAKA JARTZE EKITALDIA ETA SOLASALDIA
Docomomo Arkitektoen Nazioarteko Fundazioak eta COAVNek (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak) Ordiziako Herri Antzokia eraikina nabarmendu dute XX mendeko arkitektura garaikidearen eraikin "paradigmatiko" bezala.
Ostegun honetan, arratsaldeko 7etan plaka bat ipiniko da bertan eta ondoren, Adur Ezenarrok Herri Antzokiari eta bere egile Domingo Unanue arkitekto ordiziarrari buruzko hitzaldi bat eskainiko du.
Abenduaren 12an Ordiziako Herri antzokian plaka bat ipiniko da, plaka horrek Herri Antzokia XX. mendeko arkitektura garaikidearen eraikin "paradigmatiko" gisa nabarmentzen edo saritzen du. Errekonozimendu hori Docomomo Arkitektoen Nazioarteko Fundazioaren eskutik iritsi da eta Ordiziako zine-antzokia babestu eta hedatu behar den eraikin modernoa dela erabaki du.
Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da, Herri Antzokian bertan. Plaka ipiniko da eta ondoren, Adur Ezenarro ordiziar arkitektoak (Victor Mendizabal 2012 bekaren irabazleak) Herri Antzokia egin zuen Domingo Unanue ordiziar arkitektoari buruzko hitzaldia eskainiko du.
Aurten, honako eraikinak saritu dira: Donostiako Nautikoko eraikina, Trinitate enparantza, "La Equitativa" etxebizitzak, Arantzazuko basilika eta Laborde anaien Andoaingo pabilioia. Gipuzkoako eraikinen zerrenda Cementos Rezola (Añorga)ko frontoiak eta Ordiziako Herri Antzokiak osatzen dute, eta corian txurizko DINA4 formatuzko plaka estreinatuko dute, bertan QR kodearen izena azalduko da.
Ekimen honen bitartez XX. mendeko ondarearen garrantzia azpimarratu nahi da, ahula delako eta arreta berezia behar duelako eta beste alde batetik duela denbora gutxiko ondarea denez eta ugaria denez, babestu beharko luketen administrazioek eta gizarteak balio txikia ematen diote.
DOCOMOMO Iberiar Fundazioak, 2013ko Arkitekturaren Egunean, beraien erregistroan sartuta dauden arkitektura garaikideko eraikin paradigmatikoetan informazio plakak ipiniko ditu. 2012an arrakasta handia izan zuenen ekimenak, aurten bigarren urtez errepikatu egingo da.
XX. mendeko Ondarea goraipatu nahi dute ekimen honen bitartez, ondare hau ahula delako eta arreta berezia behar duelako. Izan ere, 1925 urtetik aurrera Espainian eta Portugalen eraikitzen hasi ziren eraikin modernoetan, programa eta forma berriak erabili ziren, baina baita ordura arte gutxi ezagututako material eta teknologia berriak ere. Gaur egungo arautegira egokitu behar izan dute eraikin hauek, eta sarritan eraikin hauen ondare-balioa murriztu egin da. Beste alde batetik, ondare honen barruan eraikin ugari daudenez eta nahiko berria denez, babestu behar dituzten administrazioek eta gizarteak berak ere ez die behar adinako balioa ematen.
DOCOMOMO "Documentation and Conservation of Building, Sites and Neighbourhoods of the Modern Movement"en sigla da, eta 1990ean sortutako nazioarteko erakunde bat da, Mugimendu Modernoaren ondare arkitektonikoa inbentarioan sartzeko, hedatzeko eta babesteko helburuarekin. DOCOMOMO Iberiar Fundazioak, Bartzelonan egoitza duenak, 1994 urtetik ari da helburu hauen aldeko koordinazio-lana burutzen, Espainian eta Portugalen.