AHOZ-AHO II. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETAREN DEIALDIA
AHOZ-AHO 2014 PROGRAMAZIOAREN BARRUAN II. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA (...sar dadila Kalabazan!)
Oharra: Ahoz Aho 2014 programazioa otsailaren 28an hasiko da II. Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketarekin eta martxoaren 15etik 21era garatuko da Ordizian; programazio horren barruan II.Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa antolatu da.
Hemen da AHOZ-AHO 2014, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.
Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat.
Berriro ere, gure leizeetako suaren inguruan bilduko gara, istorioak, ipuinak, kondairak eta kantuak partekatzeko.
Berriro ere, antzina-antzinako garaietatik oroimenaren hormetan dauden mezu ezkutuak erreskatatuko ditugu.
Berriro ere, pigmentuak, testurak eta koloreak bilatu eta etorkizuna margotzeko narrazio berriak sortuko ditugu...
Berriro ere beteko dugu gure Kalabaza, hitzez, energiaz, magiaz eta biziaz...
Horrela izan baita denboraren hasiera-hasieratik...
Betidanik...
Ba zen behin... Eta berriro ere... Eta berriz... Eta berriz....
AHOZ-AHO 2014
(Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia)
Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...
"KONTATU GUREKIN!"
II IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA
Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa.
Zeu bezalako pertsonei.
Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.
Lehiaketa otsailaren 28an, ostirala, izango da, 22:00etan, BARRENA JAUREGIAN.
Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak euskaraz izango da eta zortzi minutu iraungo du gehienez.
Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 21ean, ostirala, 22:00etan.
Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera.
Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.
Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Izena eman eta kontaiguzu zeure istorioa...
KONTATU GUREKIN!
AHOZ-AHO 2014
(AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA)
INFO GEHIAGO:
Tlf: 647201401
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.