2014-01-18 BneditarrakJuan Jose Agirre anaia beneditar eta artxiboaren arduradunak egin zituen gidari lanak

Ordiziako udal ordezkariek Lazkaoko Beneditarren artxiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango zuten joan den larunbatean, hilak 18. Juan Jose Agirre anaia beneditar eta artxiboaren arduraduna, eta haren laguntzaile Miren Barandiaran gidari zituztela, artxiboaren antolaketa eta bildutako hainbat agiri ikusi zituzten udal ordezkariek, giro jatorrean egin zen bisitaldian.

Igor Eguren, Belen Maiza, Izaro Intsausti, Joan Mari Gereñu eta Edurne Gutierrez izan ziren Beneditarren artxiboa bisitatu zuten udal hautetsiak –deialdia udal korporazio osoari egin zitzaion-. Denak ere artxiboaren beraren eta bertan bildutako agirien garrantziaz aritu ziren hizketan, eta bi aldeek ondare hori zaintzen eta handitzen segitzeko konpromisoa hartu zuten. Ordiziako Udalak 2.500 euroko laguntza eman dio 2014an Beneditarren Fundazioari artxiboa osatzen jarraitzeko.

 

2014-01-18 Beneditarrak

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik. Juan Jose Agirre fraide beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako funts dokumentalak jasotzea eta horien ardura bere gain hartzea, eta Agirrek hasitako lanari segida ematea, funts berriak jasotzen jarraituz eta horiek denak gizartearen esku jarriz.

Info +: http://www.lbfundazioa.org/index.php/eu/