LARUNBATEAN, EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA
Nerea tabernan jokatuko da kanporaketa, eta bikoteko 20 euro ordaindu behar du
Larunbatean, hilak 25, Euskal Herriko Mus Txapelketaren Ordiziako kanporaketa jokatuko da Nerea tabernan. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da, eta lehia 16:30etan hasiko da. Parte hartzaile guztiek botila bat ardo jasoko dute opari, eta irabazleek Gipuzkoa mailako txapelketan parte hartzeko txartela lortuko dute. Herrialdeko finalak otsailaren 14, 15 eta 16an jokatuko dira, eta final nagusia Heletan (Nafarroa Beherea) izango da, martxoaren 8an.
Gutxi gora behera Euskal Herri osoko 250 herritan jokatu ohi da txapelketa, eta urteen joanean parte hartzaile kopurua gorantz doa. 2009an egin zen lehen edizioan 1.120 bikotek hartu zuten parte; 2010ean 1.800 bikotek; 2011n 2.200 bikotek; 2012an 2.250 bikotek; eta iaz, 2.000 bikotek.
Info +: http://www.euskalherrikomustxapelketa.org/nagusiak/