AngelDatorren asteartean, hilak 28, izango da aurkezpena, Barrenako areto nagusian

Angel Oiarbide 'Gure esku dago' ekimenaren bozeramailea Ordizian izango da hilaren 28an erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen horren berri emateko ordiziarrei, 'Nazio gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarren garaia da' lemapean. Aurkezpen ekitaldia Barrenako areto nagusian izango da, 19:00etan. Ekimen horren izaeraz eta helburuaz ariko da Oiarbide, eta baita ekainaren 8an Durangotik Iruñera egingo den giza-kateari buruz ere.

Giza katea: http://gizakatea.gureeskudago.net/
Ekimenaren abestia: http://gureeskudago.net/eu/abestia