Oihan Vegaren "Euskararen espektakulue" ostiralean Herri Antzokian
Oihan Vegak euskararen erabileraren gaineko ikuskizuna egin du: Euskararen espektakulue.
Ostirala honetan, hilaren 15ean, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren bigarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Pikupe produkzioak, Oihan Vegar artistaren "Euskararen espektakulue" aurkeztuko du. "Antzerti garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.
Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna Euskal Herriko DJ erreferentean bilakatu da 100 herri baino gehiagotik igaro baita bere 'diskofesta' ospetsuarekin, ETB eta GAZTEAk sustatua, 'Itzela' bezalako diskoteka garrantzitsuetan ere izan da.
Oihan Vega Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen eta oso gaztetatik ekin zion musika ikesketei, bere prestakuntza akademikoa Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Kontserbatorioan amaitu zuen perkusionista, pianojole eta konpositore gisa.
Beranduago, Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, baita Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziaturan ere. Bere gaztetasuna agerikoa izan arren, alor ezberdinetan landutako curriculum sendo eta zabala du dagoeneko.
Oraingo honetan Oihan Vegak, euskararen erabileraren gaineko ikuskizuna egin du: Euskararen espektakulua.
Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?
Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.
Horretarako, Kepa Errasti Euskal Telebistako gidoilari eta aktore ezagunaren laguntza izan du, film labur 'sketch' umoretsu sorta bat zuzendu baitu ikuskizun honetarako. Horrez gain, publikoarekiko interakzioa eta elkarrekintza etengabea da ikuskizun berri honetan. Gainera, Loramendi Aretxabaleta) Euskara Elkartearen laguntza ere izan du proiektu honek.
Elkarlan horren emaitza izan da 'Euskararen Espektakulue', publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten dion bakarrizketa, film labur eta pasarte dibertigarreikin, baina galdera deseroso eta garratzekin ere, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa gordina egitea baita.
Oihan Vegak, era umoretsuan, telebistako filmeak berreskuratuko ditu, euskal zinearen azterketa ironikoa egiteko, izan ere, nork ikusten du zinea euskaraz? Zein garrantzia ematen zaio euskarari telebistan eta komunikabideetan oro har? Hainbat galdera plazaratzen ditu taula gainean kritika komikoa eginez.
Musikaren bitartez, betiko euskal kantuekin eta gazteleratik euskarara itzuli diren abestiekin ere, beste galdera bat plazaratzen du ikuskizun honetan: Zer da euskal kultura? Zergatik euskaratzen ditugu erdarazko kantuak?
Gitarra eskuan hartuta, etengabe bilatzen du publikoaren parte hartzea, galdera zuzenak eginez eta jendearen artean giro ona eraikiz, elkarrekin, umorearen bitartez, euskarari buruzko gogoeta egiteko. Erritmo biziko antzezlan fresko eta ulerterraza da. Euskararen Espektakuluek ez du inor axolagabe utziko. Eta batez ere, une dibertigarri eta barregarri bat igarotzeko aukera aparta eskaintzen du bakarrizketa honek. Hitzordua, ostiral honetan Ordiziako Herri Antzokian, gaueko 10:15ean. Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.