2014-02-12 argiberri Kanporaketak 16:30ean hasiko dira, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da

Datorren larunbatean, hilak 15, Argi Berri elkarteko 37. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da. Muslari bikote ugari biltzen duen txapelketa da (iaz 102 izan ziren), goierritarrak gehienak, baina Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritatik ere inguratzen da jendea. Kanporaketak 16:30ean hasiko dira, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da. Jokoa lau erregetara izango da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Iazko txapeldunak Xabier Mendizabal arriarandarra eta Peio Olano zaldibiarra izan ziren, Antonio Carrion eta Montxo Biturro donostiarrei 3-1 irabazita.

Sariak
1. 1.500 euro eta txapelak
2. 800 euro
3. 400 euro
4. 200 euro
5. Arkume bat eta bi txuleta (Xixio Mujika harategia)
6. Arkume bat eta bi txuleta (Siglo XX harategia eta Iñaki Zabala)
7. Lau afari (Oteñe erretegia)
8. Lau afari (Begiristain sagardotegia)

Horiez gain, bestelako sariak ere egongo dira: Elkarteko lehen bikotearentzat (Bi txuleta, Josu Harategia), Herriko lehen bikotearentzat (Bi txuleta eta bi botila ardo, Orlegi taberna) eta Lehenengo emakumezko bikotearentzat (Lurrindegiko lote bat, Biñaspre).