Kaldereroak 64Larunbaterako programa zabala antolatu da.

ORDIZIAKO KALDEREROAK    Otsailak 22, larunbata

12:00 . Kalderero txikien Desfilea. Parte-hartzaileak: Jakintza Ikastola, Urdaneta Eskola, Ordiziako Musika Eskolako banda txikia eta txikien dantza-taldeak.

13:00. Herrigunean kaldereroen paseoa, Umore Ona Abesbatzarekin, Laguntasuna Errondailarekin, Antxon Imazekin eta Jose Ignacio Iturriotzekin.

18:00. Nikolas Lekuona Plazan txokolatada txikienentzako.

19:00. Nikolas Lekuona Plazan Urrup Antzerki Taldeak ZOZOMIKOTE aurkeztuko du. Ondoren kalejira Ordiziako Txistulariekin eta Zozomikoterekin. Herrigunean zehar kaldereroen paseoa Santa Ana, Oroith, Oroith Txiki eta Larru Arri abesbatzekin eta Barikuan taldearekin.

20:00. Kalderero Konpartsaren Desfilea, eta bukaerako erretreta Plaza Nagusian. Bertan URRUP antzerki taldeak ZOZOMIKOTE pertsonaiarekin ikuskizun bat eskainiko du, eta sutan araztu edo garbituko dute.