AHOZ AHO JAIALDIA ASTEAZKENEAN BARRENAN
Patricia Macgillen (Uruguay) eta Amaia Arriaranen (Euskadi) saioa, asteazkenean 19:00etan.
Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan. Pasa den larunbatean Yoshi Hioki japoniarra eta Joxe Mari Carrere euskalduna saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako eta Urdaneta Ikastetxeko ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko umeekin. Aurten ikastaroaren irakaslea ITZIAR REKALDE izan da, Euskal Herriko narratzaile ezaguna eta euskal ahozkotasunaren erreferentea.
Eta jaialdiak aurrera jarraituko du. Asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan. Lur Korta eta Amaia Arriaran Ordiziako ikastetxeetara gerturatuko dira bere lana eskaintzera.
Asteazkenean arratsaldean Barrenan izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: Patricia Macgill (Uruguai) eta Amaia Arriaran (Euskadi).
Patricia Macgill Uruguain jaio eta Bartzelonan bizi da. Beraren arbasoak Brasil, Argentina, Eskozia eta Italiatik datoz, besteak beste. Haurtzaroan herrialdez herrialde ibili zen, eta horrela ikasi zituen katalanera eta suediera. Brasilgo musikarekin eta jazzarekin egindako diskoei esker, portugesa eta ingelesa ere ikasi ditu. Beraren hitzen soinuak eta isiltasunak istorioetara eraman zuten. Aktore gisa lizentziatu zen, Montevideoko Margarita Xirgu Arte Dramatikoko Diziplina Anitzeko Eskolan, eta beste arte batzuk era landu ditu, besteak beste, kantua, dantza klasikoa eta garaikidea, gorputz-adierazpena eta pantomima. Narrazio-ikuskizunak ematen ditu pub, entzunareto eta hiritar-zentroetan. Lankidetzan dihardu, aldizka, liburutegietan, lehen eta bigarren hezkuntzako eskoletan eta museoetan (Museu Etnològic de Barcelona, Museu de la Música, Museu Comarcal de Cervera eta Museu Picasso) Lankidetzan jardun du, bai nazio-mailako proiektuetan (Nascuts per llegir, Plans d'entorn) bai nazioartekoetan (Contando Histórias – Um diálogo entre a Espanha e o Brasil), eta gonbidapenak jaso ditu jaialdi askotan parte hartzeko.
Amaia Arriaran artista polifacetikoa dugu: pailazoa, abeslaria eta kontalaria, besteak beste. 1971 urtean jaioa Bergaran. 2008. urtetik pailazo eta kontalari lanetan ari da.Txikitatik arte munduan murgiltzeko beharra sentitu du, barrukoa sormenaren bidez kanporatzeko modua aurkitu nahian. Virginia Imazek eskainitako "clown" eta ipuin ikastaroetan parte hartu zuenetik, Virginiak berak kontalari lanetan aritzeko aukerak eskaini zizkion eta "Oihulari Klown" bere konpainiako antzezlanetan parte hartzera gonbidatu zuen. Gaur egun, kontalari lanetan bere kabuz bidea zabaltzen dabil eta beste "clown" konpainiekin proiektu berrietan parte hartzen du ere. Bere eskutik ahozko kontaketaren mundua ezagutu zuen eta etengabeko prestakuntza jasotzen jarraitzen du. José Campanarirekin ere prestakuntza jaso du. Ume, gazte eta helduentzat kontatzen du, euskaraz zein gaztelaniaz. Normalean ikastetxeetan, liburutegietan, Kultura Etxeetan eta Euskal Herriko lokaletan kontatzen du baina baita ondoko eskualdeetan eta beste leku batzuetan ere, esaterako, hain bereziak diren "La Luna-n" Logroñon edo "La Casa De Las Musas-en" Burgosen. Bere errepertorioa nazioarteko ahozko tradizioan oinarrituta dago eta baita berakl sortutako istorioetan ere. Bere istorioetan pertsonaiek abestu egiten dute, hori da eta bere ukitu pertsonala. Abestiek istorioak kontatzen dituzte eta denbora batetik hona bere abesteko grina errealitate bihurtu da Arrasate Musikal Big Banden abeslari bakarlari gisa aritzen baita.
Proposamen interesgarria asteazken honetan Barrena Kultur Etxean, arratsaleko 7etan, Ahoz Aho Jaialdiaren eskutik.