ARTZAIN EGUNA ARRAKASTATSUA
RUBEN TRINCADO, sukaldaria: "USAIN BIKAINA DUEN OPARIA"
"Usain bikaina duen oparia"", hala esan du gazteleraz ("Huele al regalo perfecto") Ruben Trincadok, Donostiako "El Mirador de Ulia" Jatetxeko sukaldariak eta Michelin izarrak, Ordiziako udal pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Trincadok eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du.
Ekitaldi bertan, ARDIEKIN hazi-jartze eta latxa arrazaren errekuperazio zentroari omenaldia egin zaio, bere 25. urteurrenean latxa eta karrantzana arrazak hobetzeko egindako lanagatik.
Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Olaberriako Santi Etxezarreta artzainari eta Sunbilako (Nafarroa) Lizun gaztandegiari.
Eguneko argazkiak ikusi nahi badituzu SAKATU HEMEN
Ekitaldi nagusian egon dira:
Igor Eguren Izagirre – Ordiziako Alkatea
Martin GARITANO – Ahaldun Nagusia
Bittor Oroz – Euskal Jaurlaritzako Nekezaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordea
Jon Peli Uriguen – Berrikuntza, Turismoa eta Landa garapeneko Diputatua
Iker Ruiz de Eguino – Foru Aldundiko Turismoko Zuzendaria
Mikel Serrano- Zumarragako Alkatea
Niko Osinalde – Goiturreko Zuzendaria
Jose Mª Uztarroz – Idiazabal Izendapeneko Presidentea
Miriam Molina – Idiazabal Izendapeneko Gerentea
Ruben Trincado – El Mirador de Ulia jatetxea
Karlos Arguiñano
Atxen Jimenez – Tubal Jatetxea – Tafalla
Aizpea Oihaneder – Karma Jatetxea – Donostia
Joxean Eizmendi – Ilarra Jatetxea - Donostia
Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiako kofradeak
Ordizia jendez gainezka
Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.
Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
AHARIEN LEHIAKETAK-ORDIZIA 2014 -- ARTZAIN EGUNA
ESNE KONTROLEKO AHARIEN TXAPELKETA
Emaitzak
MUTUR BELTZAK
Arkumetan
Makatza baserria (Legazpi)
Bildotsetan
Aizpea Elkartea. Aizpea Baserria (Olaberria)
Zaharretan
Makatza baserria (Legazpi)
MUTUR GORRIAK
Arkumetan
Jose Manuel Etxeberria. Agerre Berri Baserria (Getaria)
Bildotsetan
Jose Manuel Etxeberria. Agerre Berri Baserria (Getaria)
Zaharretan
Gomiztegi baserria (Oñate)
ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA
Errape onena arditan:
Mutur Beltza
Aizpea baserria (Olaberria)
Mutur Gorria
Gomiztegi kooperatiba (Oñati)
Errape onena bildotsetan:
Mutur Beltza
Aizpea baserria (Olaberria)
Mutur Gorria
Gomiztegi kooperatiba (Oñati)
AHARIEN XVI LEHIAKETA MORFOLOGIKOA-
Arkume Ahariak (urte bat baino gazteagoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
Bildots ahariak (bat eta bi urte bitartekoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Resurrección Balerdi. Etxeluze Baserria (Altzo)