Portada webEkainaren 2tik 20ra. Inaugurazioa: Ostirala, maiatzaren 30a, 19:00h.

Ekainaren 2tik 20ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan "Nikolas Lekuona III. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Argitaratutako katalogoan Elkarteko lehendakariak, Aitzol Arruabarrenak, horrela aurkeztu du erakusketa:
"Aurten hirugarrenez, ORTZADAR Ordizia Argazki elkarteak, "Nikolas Lekuona" Argazki lehiaketa nazionala prestatu du. Hirugarrengo edizio honetan, bai Euskal Herri zein estatutik hainbat eta hainbat obra jaso ditugu. Denera 55 argazkilarien 193 obra jaso ditugu,. Hau dela eta, guk egiten dugun balantzea erabat baikorra da. Oso pozik gaude, honek gure lehiaketa honen kalitate zein erakargarritasuna baieztatuaz. Hirugarren urte hau, esan dezakegu, lehiaketaren fintzearen urtea dela, eta aurrera begira erronka berriak bilatzera eramango gaituela.


Hemen aurkezten dugun katalogo hau, 3.garren edizio honen erakusgarri da. Nahiz eta obra gehiago erakusteko asmoa izan, ez da posible izan. Hala ere, guk erakutsitako nahaiari jarraituz, era digitalean hainbat eta hainbat obra jaso ditugu, "Web" erako albuma sortzea ahalbidetu duelarik. Honekin, aurkeztutako obren kopuru eta kalitatea ikusteko modua ahalbidetu dugu http://ortzadarordizia.blogspot.com helbidean. Horregatik. Mila esker hau eginarazi duzuen denoi.
Aktak jasotzen duen moduan, bi gairi (librea, Herri kirolak) dagozkien sariak eman dira epaileen artetik. Lerro hauen bitartez irabazleak zoriondu, eta parte-hartzaile denak agurtu nahi ditugu. Era berean, lehiaketa hau Aurrera ateratzeko laguntzaile izan ditugun instituzio, entitate laguntzaile eta banakoei gure eskerrona azaldu, haiek gabe ezinezkoa bai litzateke hau aurrera eramatea. Mila esker denoi. Amaitzeko, argazkilaritza gustuko duzuen denoi, datorren urteko 4. Edizioan parte hartzera animatzen zaituztegu."

KATALOGOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN