SAN PEDRO BEZPERAKO ERROMERIA LARUNBATEAN, PLAZA NAGUSIAN
Patata tortilla lehiaketa, dantza emanaldia eta erromeria izango dira
Larunbatean, hilak 28, San Pedro bezperako erromeria ospatuko da Ordiziako Plaza Nagusian. Garagartza plaza izan ohi da ohiko bilgunea, baina euria egin dezakeenez, plazan izango da aurten festa. Aurtengo erromeria Amets Bide Dantza Taldeak antolatu du, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, eta herritarrak animatu nahi ditu dantzan aritzera.
Egitarauari 17:45ean emango zaio hasiera, patata tortilla lehiaketarekin. 19:30ean, Allur (Ibarra), Anitz (Anoeta) eta Amets Bide (Ordizia) dantza taldeen emanaldia izango da. Segidan, lehiaketaren sari banaketa egingo dute, eta 50. urteurrenaren harira ateratako errifaren zozketa. 23:00etatik aurrera, berriz, erromeria izango da Zesuma taldearekin.