2014-07-02 altamiraAdin guztietako auzotarrentzako ekintzak antolatu dituzte, eta musikak toki nabarmena du egitarauan

Datorren ostiraletik igandera bitartean, hilaren 4tik 6ra, ospatuko dira Altamira auzoko jaiak. Ostiral arratsaldeko txupinazoarekin abiatuko dira, eta Sardinaren Hiletarekin amaitu, igande gauean. Hiru eguneko egitarau betea prestatu dute auzotarrek, adin guztietako jendeari begirakoak. Txapelketa eta lehiaketez gain, estilo ezberdinetako musika entzuteko aukera izango da.

ALTAMIRAKO JAIEN EGITARAUA

Uztailak 4, ostirala
17:00. Txupinazioa eta umeentzako jolasa
18:00. IV. Futbolin txapelketa bikoteka
20:00. Buruhandiak eta trikitixa
20:30. Jubilatuentzakio luntxa
21:30. Cabbage City Rockers 'The Clash Tribute' eta Nazarenos del Norte
00:00. DJ Jerryrekin dantzaldia

Uztailak 5, larunbata
10:00. Umeentzako krosa
10:30. Umeen marrazki lehiaketa
12:30. I. Pintxo Lehiaketa
16:00. IV. Mus txapelketa bikoteka
18:00. Ibon magoa, eta Harri orri har txapelketa
20:00. Buruhandiak eta txaranga
21:00. Auzo afaria bertsolariekin
23:30. Drindots taldearekin dantzaldia
00:00. Mozorro lehiaketa
03:30. DJ Patxanga eta DJ Xabeat
06:00. Matutina

Uztailak 6, igandea
13:00. Errondaila
16:00. Toka txapelketa
18:30. Gorriti eta bere animaliak
19:30. DJ Jerryrekin dantzaldia
22:30. Sardinaren hileta