BENITO LERTXUNDIREN KONTZERTUA IRAILAREN 5EAN MAJORIN
Kultura
Sarrerak salgai daude dagoeneko 20 euroan Pottoka, Kiko Enea eta Olano tabernetan, eta Majori kiroldegian
Euskal Jaien egitarauari hasiera emanez, irailaren 5ean kontzertua egingo du Ordizian Benito Lertxundi abeslariak. Majori kiroldegian izango da, 21:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Ordiziako Pottoka, Kiko Enea eta Olano tabernetan, eta Majori kiroldegian. Aurrez erosiz gero, 20 euro balio du sarrerak, eta egunean bertan, 22 euro. Datozen egunetan Goierriko herri gehiagotan izango da sarrerak aurrez erosteko aukera.