HAUR DANBORRADAK 50 URTE. ERAKUSKETA D’ELIKATUZEN
Irailera arte egongo da ikusgai belaunaldi ezberdinetako argazkiekin osatutako bilduma
Helduen danborradak iaz mendeurrena ospatu bazuen, aurten, 50 urte beteko ditu haurren danborradak. 1964an umeentzako ekitaldi guztiak egun bakar batean bildu zituen katekesi taldeak, eta egitarau horren osagarri, haurren danborrada ospatu zen lehen aldiz. Mende erdiko ibilbide hori erakusketa batekin islatu nahi izan dute. Argazki bilduma D'elikatuzeko aretoan egongo da ikusgai irailera bitarte.
Igande arratsaldean egingo den haurren danborradak izango du berezitasunik. 6x3 metroko karroza bat prestatu dute, eta danborradaren egunean bertan, haurren lehen alkateei eta danborradako lehen zuzendariari omenaldia egingo diote. Haurren asteburuari hasiera emango dion txupinazoan Felix Garitano eta Jabier Ormazabal apaizek hartuko dute parte.