URRUP TALDEAREN ‘EMAKUMEENTZAKO POLIZIA ETXE BEREZIA’ ANTZEZLANA GAUR HERRI ANTZOKIAN
Emakumezko bederatzi antzezle dira obraren protagonistak. Saioa 22:15ean hasiko da
Martxoaren 8ko ekitaldien bueltan estreinako saioa egin eta gero, gaur gauean berriz ere taularatuko du Urrup antzerki taldeak 'Emakumeentzako polizia-etxe berezia' antzezlana (Comisaría especial para mujeres). Herri Antzokian izango da emanaldia, 22:15ean hasita. Obraren egilea Alberto Miralles da, eta egokitzapen eta zuzendari lanak Rosa Rojok egin ditu. Emakumezko bederatzi antzezle dira lan honen protagonistak.
Mota guztietako pertsonaiak azalduko dira emakumeen arazoei erantzuteko propio sortutako polizia-etxe berezian. 'Emakumeentzako polizia-etxe berezia' komediak emakumeek gizarte honetan dituzten eskubide eta zailtasunak aldarrikatzen ditu modu barregarrian. Hainbat pertsonaia xelebre eta makina bar arazo sartuko dira bertako atetik. Irudimena ez ezik, baliabide guztiak ere jarri beharko dituzte martxan akats bakar batek polizia-etxearen etorkizuna arriskuan jar ez dezan.
FITXA TEKNIKOA
Egilea. Alberto Miralles
Egokitzapena eta zuzendaria: Rosa Rojo
Antzezleak: Maribi López (Mariana), Ana Martinez (Raquel), Arrate Leunda (Ines), Blanca López de Sabando (Teresa), Nagore Lariz (Rosa), Marisol Cavero (Palmira), Irati Susperregi (Angustias drogazale gaztea), Amaia Apaolaza (Maria) eta Nordia Perez (Polizia inspektorea).
Argia eta soinua: Maria Arsuaga eta Amaia Fajardo
Dekoratuak: Felix Flores
Argazkia eta diseinu grafikoa: Eukene Lekuona.