2014-09-11 ametsbidePuzgarriak, atletismo erakustaldia, Amets bideren dantza erakustaldia eta 'Ez gara Palestinaz ari' ikuskaria izango dira

Ekitaldiz bete-bete eginda dator 2014ko Euskal Jaietako bigarren larunbata. Goizean eta arratsaldean haurrentzako puzgarriak egongo dira pilotalekuan. 17:00etan, Txindoki-Jasok antolatutako Atletismo erakustaldia Plaza Nagusian; 19:00etan, Amets Bidek euskal dantzen erakustaldia egingo du herriko kaskoan; eta 22:00etan, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek sortutako 'Ez gara Palestinaz ari' ikuskaria.

EGITARAUA

Egun osoan haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:00 – 13:30 eta arratsaldean 16:30 – 20:00.

17:00etatik aurrera: Plaza nagusian Atletismo erakustaldia. Antolatzailea: Txindoki Grupo Jaso atletismo taldea
-17:00etan umeen errelebo proba
-18:00tan pisua ( Manolo Martínez, Carlos Tobalina) eta altuera jauzia
-19:00etan pertika jauzia (Naroa Agirre)

19:00etan: Euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Amets Bide dantza taldearekin.

22:00etan: D'elikatuz gunean, "Ez gara Palestinaz ari". Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek sortutako ekimena da, eta bertsoa, musika, antzerkia eta poesia uztartzen dituzte, pianoa, gitarra eta akordeoiaren laguntzaz.