EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEKO ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN
Irailaren 15etik urriaren 3ra.
Irailaren 18an, 19:00etan: Sara Beiztegi artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du zuzenean.
Datorren astelehenean, hilaren 15ean, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa zabalduko da. Bertan 36 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren urriaren 3ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).
Hilaren 18an, ostegunean, inaugurazioa ekitaldia izango da, arratsaldeko 18:30etan, eta erakusketan parte hartzen dituzten artistak bertan izango dira.Ekitaldi horretan, 19:00etatik aurrera Sara Beiztegi artistak akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du erakusketa gelan.
Euskal Akuarelarien Elkarteak, 1.945 urtean sortu zenak, eta 2.015ean bere urteurrena ospatuko duenak, akuarela margoen 203. erakusketa aurkezten du Ordiziako BARRENA KULTUR ETXEko areto nagusian.
Talde erakusketa honetan artista bakoitzaren aldaera libre eta aberatsa ikusi ahal izango da, gaietan eta baita pintura-estiloetan ere. Horrekin batera, atsegina da obren bukaerako emaitza ikustea, izan ere, teknika honetan paperaren gainean ura eta pigmentuak erabiltzen jakin behar da; eta zailtasun hori gaindituta agertzen da emaitza.
Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN