ESKARABILLAKO JAIAK OSPATUKO DIRA ASTEBURUAN
Ostiralean hasiko dira sagardo dastatzearekin, eta igandean bukatu herri bazkariaren ondorengo erromeriarekin
Ekain eta uztailean Otegi-Enea eta Altamiran ospatutako auzo festen ondoren, asteburu honetan Eskarabilla auzoko festak ospatuko dira, ostiraletik igandera. Adin guztiei begirako egitaraua osatu dute auzotarrek. Festak direla eta, Udaltzaingoak jakinarazi du hainbat trafiko desbideraketa eta kale mozketa egingo direla Goierri kalearen inguruan. Era berean, Urdaneta kalea trafikoari itxita egongo da larunbat eguerdian buruhandien kalejira dela eta, eta baita 20:00etatik aurrera ere, haur danborrada egingo delako. Jarraian duzue egitaraua.
PROGRAMA
Irailak 19, ostirala
19:00: Sagardo dastaketa
22:30: Mus Txapelketa Itxaropenan
23:30: Kontzertuak: Cabbage City Rockers (The Clash), Nazarenos del Norte eta Circle J.
Irailak 20, larunbata
12:00: Txupinazoa
13:00: Patata tortilla lehiaketa
17:00: Oin lasterketa
Ondoren: Txokolatada
19:00: Burrunbazale txaranga
21:30: Haur danborrada
23:30: Kontzertuak: Zutik dirau, Siete C eta Guri 5
Irailak 21, igandea
Goizeresia txistulariekin
12:00: Ipuin kontaketa Mertxe Aizpuruarekin
13:00. Musika Antton Imaz eta J.I. Iturriozekin
14:30: Herri bazkaria
Jarraian: Perurekin erromeria