YVANA DUCHENE ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN
Yvana Duchene artistaren lanak urriaren 13tik 31ra egongo dira ikusgai. Inaugurazio ekitaldia urriaren 17an izango da
Urriaren 13tik 31ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Yvana Duchene (2012. urteko Goiart Saria) artistaren pinturak izango dira ikusgai “Per dementiam veritas: Camille Claudel”” izeneko erakusketan. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazio ekitaldia datorren ostiralean, hilak 17a, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, artista bertan izango delarik..
YD Pariseko ENSBAn trebatu da antzinako tekniken ikastaroetan Pinkas eta Matthey irakasleekin batera. Bere espresioak zuzeneko lotura dauka Austria eta Alemaniako pintura espresionistarekin. Gaur egun Camille Claudelen aurpegiaren metamorfosiari buruzko proiektua garatzen dihardu. Sakontasun lazgarria erakutsiz, kontzeptu honek ikonoaren irudi eta estatutuaren hausnarketa proposatzen digu. Kulturarako sarbide moduan definitzen den gizarte honetan, YD margolariak pertsona ospetsu honen etxekotasuna eta intimitatea esploratzen du
Serie honek Ville de Biarritz saria jaso du, Ana-Maria Sorozabal saria, Ville de Saint-Jean-de-Luz Saria (2007) eta VI Goiart Ordizia Saria (2012). YD Miarritzen bizi da eta bertan egiten du lan.
Erakusketaren katalogoa ikusteko SAKATU HEMEN