ORDIZIARROCKEN XI. EDIZIOA GAURTIK LARUNBATERA
Kalakan talde lapurtarra Herri Antzokian izango da bihar, eta larunbatean, besteak beste, eszenatokietara itzuli berri den Kasbhad taldea frontoian
The Soulbros Donostiako soul-jazz taldeak D'elikatuzen emango duen kontzertuarekin abiatuko da gaur Ordiziarrock musika jaialdiaren XI. edizioa. Antolatzaileek hiru eguneko kartel oparoa prestatu dute aurtengoan, askotariko musika talde eta estilo uztartzen dituena. Kalakanen kontzertua (10 euro) ez beste guztiak doan izango dira. Aipatzekoa da bukle magnetiko baten bidez gorreria duten pertsonentzako egokituko dituztela emanaldi gehienak. Jarraian duzue hiru egunetako egitaraua.
GAUR, HILAK 16, OSTEGUNA
The Soulbros (D'elikatuz, 19:30). Donostiako soul-jazz musika egiten du, eta maila goreneko bost musikariz osatua dago. Javi Perez (tronpeta), Jose Gallarado (saxua), Paul San Martin (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua) eta Carlos Sagi (bateria). 60ko hamarkadako soul-jazz musikari egiten diote gorazarre, XXI. mendeko perspektibari egokituta.
BIHAR, HILAK 17, OSTIRALA
Herri Antzokia. 19:00
Kalakan (10 euro): Thierry, Xan eta Janmixel kantari eta perkusionista lapurtarrek osatzen duten Kalakan taldea Maddona musikariarekin 2012an egin zuten biran egin ze nezagun. Sinpletasuna, dotoretasuna eta publikoari emozioak sorrarazten dizkion komunikazioaren aldeko apustua egiten du Kalakanek.
Frontoia, 21:00
-Mery May
-Continuo Renace
-Bullet Proff Lovers
-DJBusbu
ETZI, HILAK 18, LARUNBATA
Kamioi musikatua herrian zehar
-Nazarenos del Norte (Otegi-enea, 12:00)
-Apostasia (Altamira, 12:45)
-Starblues (Buztuntza, 13:30)
-Big Boy (Garagartza, 14:15)
Ekintzak Plaza Nagusian, 18:30etik aurrera
-Penduloa, Tirolina, Skyline, Parapente, Zinea, Pailazoak
-Kombo Soyuz taldearen kontzertua
Frontoia, 21:00