EUSKAL HERRIKO ARGAZKI ELKARTEEN TOPAKETAK LARUNBATEAN ORDIZIAN
Hainbat elkartetako ordezkariak Barrenan bilduko dira, 09:00etatik 14:30era
Jadanik dena prest dago Topaketak 2014 saiorako. Euskal Herriko Argazki Elkarteen Topaketa aurten Ordizian ospatzen da eta herriko Ortzadar Argazki Elkarteak antolatzen du topaketa. Hitzaldi eta tailerrez gain, Ortzadarrek Barrenan jarria duen erakusketa soziala ere bisitatuko dute parte hartzaileek. Erakusketa hilaren 28a arte dago zabalik.
Topaketak argazki elkarte ezberdinetako argazkilarien arteko harreman pertsonalak estutzeko, argazkilarien lanak ezagutzeko eta elkarlanean argazkigintzari buruzko ezagutzak areagotzeko asmoarekin sortu ziren.
Lehenengoa 1999. urtean ospatu zen Elgoibarren eta hurrengo urteetan Donostia, Bergara, Azpeitia, Iruña, Eibar, Gasteiz, Irun, berriz ere Donostia, Legazpi eta Azpeitia izan dira bere antolaketaren arduradun. Aurten Ortzadar Ordizia Argazki Elkarteak hartu du testigua eta hamabosgarren edizioa ospatuko du larunbat honetan Barrena Kultur Etxean
Eguneko programa
Eguneko egitaraua harrera ekitaldi batekin hasiko da eta aurreneko saioan Raquel de Castro argazkilaria izango dugu bertan eta paisaiako argazkigintzan erabiltzen duen lan egiteko era azalduko du.
Interesgarria erabat, Nicolas de Lekuona, artista handiaren inguruan egindako lana, bere obra batzuen berrinterpretatzearen buruzko erakusketaren bisita komentatua izango da, "Nicolas Lekuona Abangoardista baten egungo irakurketa 1913-2013" erakusketan. Herriko artista esanguratsu eta jenialaren jaiotza dataren 100. urteurrena zela eta, Ortzadar Ordizia Argazki Elkarteak, artista handi honen argazki batzuen berrinterpretamena egin zuen eta Topaketan ikusgai izango da.
Atseden baten ondoren Ortzadar Argazki Elkartearen urteroko elkarte erakusketara bisita egingo da. Erakusketa hau azaroaren 28a arte izango da zabalik.
Eta amaitzeko, Ortzadarreko presidentea den Aitzol Arruabarrenak, "Fisika ikasgai bat" izeneko hitzaldia emango du, non uhin elektromagnetikoei buruzko eta hauek argazkilaritzan duten eraginari buruzko datuak azalduko ditu.