TXOTXONGILOAK HERRI ANTZOKIAN
Asteartean goizez ikasleentzako saioa eta asteazkenean, arratsaldez, 17:30ean, saio irekia
Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitasei urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko bi talde izango dira Herri Antzokian.
Egitaraua hasteko, asteartean, hilaren 25ean, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan alegia, Herri Antzokian Bulgariako Burgaseko Estatuko Txotxongilo Antzerkiak “Tumba Lumba” izeneneko lana eskainiko du. Gaur egungo ikuskizuna, bulgariar txotxongilo maisuek egindakoa, zeinetan bulgariako folklore instrumentuak konbinatzen dituzten. Ikuskizunaren atmosfera dibertigarriak txiki zein haundiak harrapatuko ditu. Ikuskizunak, konpainiaren lanik berriena, modernitatea eta tradizioak elkartzen ditu. Etortzen den ikusleak ez du ondo pasako bakarrik, txotxongiloaren artearen inguruan gauza asko ere ikasiko dituelako ere.
TUMBA LUMBA irudi hitz bat da, danborraren soinu eta eritmoaz mintzo zaiguna- Bulgariako perkusio instrumenturik haundiena. Erritmo taupakari bat da, gure bihotzek bezela, gure odola bibrarazten duena, musikaren erritmoarekin bat gure natur sena modu perfektu eta armoniatsu batean esnatzen duena, bizitza dantza alegia. Eguzkiaren irteera irudikatzen duen bizitza dantza da, urtaroen aberastasun kromatikoa, uzta oparoaren poztasuna eta existentzia. Sakontasunean Bulgariar arte herrikoiari errotuta, Tumba Lumba gure arimen sakoneraino iristen da hauek baikortasun eta alaitasunez betez.
Ezberdina den txotxongilo lan baten aurkezpen honetan bulgariarren lan zati, maitasun bizitza eta esperientzia mistikoak ikus ditzakegu.
Bulgaria munduan zehar txotxongilo sofistikatu eta herrikoienak izateaz dugu ezaguna.
State Puppet Theatre Burgas (Burgaseko estatuko txotxongilo antzerkia) bertako txotxongilo konpainia garrantzitsu bat bezela da ezaguna. 1954.urtean sortua, 1962. Urtean estatukoa izatera pasa zena. Bulgariak ipui herrikoietan espezializatua baita haur literaturan ere, antzerkiak eskenan 300 produzkio baino gehiago jarri ditu, 3.500.00 ikusletik gora ikusi dituenak. Konpainiak 30 produkzioko errepertorioa dauka eta urtero 4 lan berri produziten ditu. Antzerkia nazioarteko eta nazio barruko jaialdirik garrantzitsuenetan sariatua izan da.Europatik, Asiatik, Ipar Ameriketatik eta Afrikatik bidaiatu dute.
Asteazkenean arratsaldean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat,Australiako Perth Companyaren txanda izango da “Alvyn Sputniken abenturak” ikuskizunarekin.
Animazioa, txotxongiloak, proiekzioak eta bai grabatutako bai zuzeneko musika elkartzen dituen fusio irudimentsu honetan, Tim Watts kontaketa maisuak Alvin Sputnik-en istorioa azaltzen du, ur sakonen esploratzailea, ozeanoko sakontasun bukaezinetan zehar, galdutako maitasuna nola bilatzen ari den azalduz. Pertsonabakarreko ikuskizun fin hau paregabeko obra erakargarri, hunkigarri, dibertigarri eta emozioz beterikoa da, bihotzera ailegatzen den esperientzia ederra. Ikuskizun laburra baina masulana, bere eszenaratzea eta asmamenari esker. Tim Watts maisu australiarrak bere maitasun eta galera istorioa kontatzen digu, magia xarmangarriz eta energia erakargarriz osaturiko heroizitate lasaia, etengabe nahasten dituen zuzeneko txotxongilo antzezlana, animazioa eta musikaren bidez.
Perth Antzerkia Perth-eko artista talentudunetarikoen selekzioari emandako laguntzaz harro sentitzen da, haiekin lan egiten baitute artistek bere lana profesionalki garatu dezaten. Perth Antzerki Konpainia Perth-eko artista berritzaile eta etorkizun handikoei laguntzen ahalegintzen da. Artistentzako bertan aukerak garatzea funtsezkoa da, tokiko industria elikatuz eta tokiko industria mantenduz, horrela hiriko kultura artistikoaren sorkuntzan laguntzen dute.
Alan Becher zuzendari artistiko ohiak 2003an sortua, The Lab-ek giro sortzaile eta babesgarria eskaintzen du, eta bertan antzerkigileek ikuskizun berriekin esperimentatzeko aukera dute, baita antzerkiaren praktikari buruzko eztabaida bizian parte hartzekoa ere. Geroztik, laborategia handitu egin da eremu ezberdinetako antzerki profesionalak elkartu, erabakiak hartu eta formaren posibilitateei baita frustrazio eta antzerkian aritzen den jendearen kezkei buruz aritzeko .
Ezbairik gabe, proposamen erakagarria eta insteresgarrai Ordiziako Herri Antzokian.