“LUX IN TENEBRIS” TALDEAK AMAIERA EMANGO DIO BARROKO AIRE PROGRAMAREN 29. EDIZIOARI
Kontzertua igande honetan, arratsaldeko 18:30ean Parrokian.
Ordiziako Udalaeta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, “Lux in tenebris” taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin. Programan, Telemann, Haendel, Vivaldi, Scarlatti eta Purcellen lanak. Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Parrokian.
LUX IN TENEBRIS taldeak segidako musikariak osatzen dute: Jose M. Azkue, Oboe barrokoa eta Zuzendari Artistikoa, Abenauara Graffigna sopranoa, Leonor de Lera biolin barrokoa, Alejandro Marìas txelo barrokoa eta viola da gamba eta Loreto Aramendi klabezina
Taldeak, besteak beste, Ensemble Elyma, Divino Sospiro, Sphera AntiQva eta Novalux Ensemble taldeekin sarritan lan egin ohi duten musikariek osatzen dute Lux in Tenebris egitasmoa. Haien asmoa da XVII. eta XVIII. mendeetako musika publiko zabalari hurbiltzea, beti ere ikuspegi historizista batetik, horretarako tresna originalak eta garai hartako estetika bera erabiliz.
Jose Mari Azkuek oboe ikasketak amaitu ondoren Baionako Conservatoire National de Region Baionne Cote Basque kontserbatoriora jo zuen prestakuntza osatzera, Oboeko urrezko domina eskuratuz. Gerora, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka lortu zuen David Walter eta Gordon Huntekin Londresko Guildhall School of Music and Drama eskolan ikasten jarraitzeko. Han, Master in Music Performance titulua eskuratu zuen. GSMDko egonaldian, oboe barrokoko ikasketak egin zituen, Gail Henessyrekin, Classical Music Studies ikasketak, Rachel Brownekin eta Baroque Studies ikasketak, Steven Prestonekin. Londresen egin zuen egonaldi luzean, oboe bakarlaria izan zen Southbank Sinfonia orkestran. Beste hainbat orkestrarekin ere aritu izan da, hala nola Oviedo Hiria Orkestra, BCN 216, London Soloist Chamber Orchestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Malta Philharmonic Orchestra, eta St Petesburg Ballet Orchestrarekin. Gainera, entzute handiko zuzendariak izan ditu bere emanaldietan, hala nola Sir Colin Davies, Pierre Boulez, eta Vladimir Ashkenazy.
Abenauara Graffigna soprano kanariarra, Iruñean lortu zuen Kantuko Goi-mailako Titulua, kalifikazio onenekin. Gerora, irakasle handiak izan ditu hobetze-prozesuan: Ileana Cotrubas, Ana Luisa Chova, Carlos Mena, María Orán, Carlos Chausson eta Isabel Rey, besteak beste. Interpretatu dituen opera rolen artean besteak beste honako hauek nabarmentzen dira: Berenice (L’occasione fa il ladro de Rossini), Pauline (Toy Shop de Seymour Barab), eta Anagilda (La fede ne’tradimenti de Attilio Ariosti). Lied eta oratorioaren arloan, honako hauek interpretatu ditu: G. Fauréren Requiema, M. A. Charpentierren La negación de Pedro, G. Carissimiren La historia de Job, W.A Mozarten Misa de la Coronación eta Dvoraken Te Deum. Bere hurrengo proiektuen artean, die Königing der Nacht interpretatzekoa da, bai eta W.A. Mozarten Requiem entzutetsua ere. Musika historikoa interpretatzen duen Novalux Ensemble talde profesionaleko kide izan da, Josep Cabréren zuzendaritzapean.
Leonor de Lera adrilen jaioa, 6 urterekin hasi zen biolina kasten, Madrilgo Erkidegoko Kontserbatorioan, Ferrazen. Ondoren, Londresera jo zuen, goi-mailako graduko ikasketak Guildhall School of Music and Drama eta Royal Academy of Music eskoletan, biolin barrokoan espezializatuz, Rachel Podderekin. Gaur egun ere bere ikasketak perfekzionatzen jarraitzen du Enrico Onofrirekin. 2009an, Italiako I Giovani della Montis Regalis, eta 2010ean, Frantziako Le Parlementde Musique-Génération Baroque orkestretako kide izatera iritsi zen. Hainbat taldetan aritu izan da, Accademia Bizantina, Divino Sospiro, Ensemble Elyma, Los Músicos de su Alteza. Musikari handiekin kolaboratu du, hala nola Enrico Onofri, Stefano Montanari, Alessandro di Marchi, Gabriel Garrido, Skip Sempé , eta Amandine Beyer.
Alejandro Maríasek Txeloko eta Viola da gambako goi-mailako tituluak lortu zituen Madrilgo Errege Kontserbatorio Nagusian, eta ondoren, Genevako Haute École de Musique eskolara jo zuen, Txelo barrokoko eta Viola de gambako kontzertu-masterrak egitera, hurrenez hurren Bruno Cocset eta Guido Balestracciren gidaritzapean. Kontzertuak eman ditu Europa, Amerika, Asia eta Ipar Afrikan, entzute handiko musikariak ondoan izan dituela, besteren artean Philippe Herreweghe, Marc Minkowski, Ton Koopman, Bruno Weil, Sigiswald Kuijken, Hervé Niquet, Lucy van Dael, Paul Agnew, eta Enrico Onofri. La Spagna talde barrokoaren zuzendari artistikoa da, eta sarritan lan egin ohi du Zarabanda taldearekin. Francisco de Goya laukotearen kide sor tzailea da.
Amaiera bikaina XXIX. Barroko Aire ediziorako, igande honetan, Ordiziako Eliz Parrokian arratsaldeko 6:30ean.