ANTZERKI GARAIA ZIKLOAREN 21. EDIZIOA AURKEZTU DA
Zortzi antzezlan izango dira urtarrilaren 9tik apirilaren 17ra Ordizian eta Beasainen, horietatik sei euskaraz
Aurten, berritasun modura, sei opera eta ballet emanaldi ikusteko aukera ere egongo da bi herrietako zinemetan
Glu-Glu produkzioak taldearen 'De cuerpo presente" komediarekin abiatuko da urtarrilaren 9an Beasainen 2015eko Antzerki Garaia zikloa. eta Ordizian jarraituko du hurrengo astean, urtarrilaren 16an, Kataluniako Titzina Teatre aurkeztutako "Distancia siete minutos" lanarekin. Urtarriletik apirilera, zortzi antzezlanekin gozatzeko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian eta Beasaingo Usurbe Antzokian ¬–launa emanaldi herri bakoitzean-, eta horietatik 6 euskaraz izango dira. Saio bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta saio guztietarako bonoak 60 euro. Aurten, berritasun modura, eta Antzerki Garaiaren barruan, Londresko Royal Opera Housen egingo diren sei opera eta ballet emanaldi ikusi ahal izango dira bi herrietan. Ordizian antena berezi bat jarriko da horretarako.
Antzerki garaia zikloaren egitaraua Ordizia eta Beasaingo Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen laguntzarekin. Helburuak aurreko ekitaldietako berberak dira: batetik, antzerki errepresentaziotara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea; bestetik, publiko berria erakartzea, gazteak batik bat. Gaur aurkeztu dute antzerki zikloa Barrenan Belen Maiza Ordiziako zinegotziak eta Zezilia Herrador Beasaingo zinegotziak.
Taldeak eta obrak hautatzeko irizpidea kalitatea izan da eta kontuan hartu dira muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna eta obren arrakasta. Izan ere, egitaraua arrakastatsua gertatzeko gorabehera horiek guztiak hartu behar dira kontuan. Oraingo honetan euskal antzerkigintzaren produkzioa oparoa da eta hori aurten ere programazioan isladatuko da; 8 lanetatik sei euskaraz izango dira.
Zortzi saioetarako bonoak 60 euroan daude dagoeneko bi udaletako kultura sailetan.
2015eko PROGRAMAZIOA
ANTZERKIA
Urtarrilak 9. De cuerpo presente (Glu Glu taldea). Beasaingo Usurbe Antzokia.
Urtarrilak 16. Distancia siete minutos (Titzina taldea). Ordiziako Herri Antzokia.
Otsailak 6. Arkimedesen printzipioa (Maskarada). Ordiziako Herri Antzokia.
Otsailak 13. Maitasunaren ostean maitasuna (Ados teatroa). Beasaingo Usurbe Antzokia.
Otsailak 27. Konpota (Dxusturi teatroa). Beasaingo Igartzako Jauregia.
Martxoak 6. Erdibana (Txalo produkzioak). Ordiziako Herri Antzokian
Martxoak 27. Gau arabiarra (Hika teatroa). Beasaingo Usurbe Antzokian
Apirilak 17. Potologuak (Txintxeta produkzioake). Ordiziako Herri Antzokia.
*Emanaldi guztiak 10 euro kostako dira eta 60 euroren truke, denak ikusteko bonoa atera daiteke. Emanaldi guztiak 22:15ean dira.
OPERA ETA BALLETA
Urtarrilak 29. Andrea Chenier. Beasaingo Usurbe Antzokian.
Otsailak 24. Holandar noragabea. Ordiziako Herri Antzokian.
Martxoak 17. Zisneen aintzira. Beasaingo Usurbe Antzokian.
Apirilak 1. Mahagonny. Beasaingo Usurbe Antzokian.
Maiatzak 5. La fille mal gardee. Ordiziako Herri Antzokian.
Ekainak 10. La boheme. Ordiziako Herri Antzokian.
*Emanaldi guztiak 20.15ean hasiko dira eta 13 euro kostako dira.