2014-12 18 olentzeroUdalaren, eta kultur eta kirol elkarteen artean antolatutako ekitaldien egitaraua

Dagoeneko Eguberrietako programazioaren barruko zenbait ekintza burutu badira ere, datozen hamabost-hogei egunak ekitaldiz beteta datoz Ordizian. Aldaketa aipagarriena Eguberrietako feria Urte Zahar egunean izango dela da. Adin guztietako herritarrei begirako ekitaldiak antolatu dira, eta haurrek bereziki eskaintza zabala izango dute. Jarraian duzue programazioa.

Abenduko zine kartelera

EGUBERRIETAKO EKITALDIAK

Gaur, abenduak 19

17:00-19:00.: Haur Txokoan. Gabonetako Jolas Tailerrak. "Jolas Kooperatiboak". LHko 5. eta 6. mailakoentzat.

18:00: Zuhaizti zentro sozialean EGUBERRIETAKO JAIALDIA, Umore Ona eta Oroith-txiki abesbatzak, bertsolariak ,txapelketako sariak, zozketak....

19:15: Musika Eskolako ikasleak aterako dira eta Eguberrietako doinu herrikoiak joko dituzte.

Igandea, abenduak 21

19:00: Elizan, Santa Ana abesbatzak, eskainitako EGUBERRI KONTZERTUA.

Abenduak 22, astelehena

Goizeko 11:00: Udal Liburutegian, Ipuin kontaketaren saioa.

Abenduak 23, asteartea

Goizeko 11:00: Udal Liburutegian, Ipuin kontaketaren saioa.

19:00: Plaza nagusian, Hamburgesa lehiaketa. Ordiziako DBH4ko ikasleentzat, Goierri eskolako lehen kurtsoko sukaldaritzako ikasleentzat eta Kale Heziketa Programako gazteentzat..

20:00: Elizan, Oroith eta Oroith txiki abesbatzek eskainitako Gabonetako kontzertua.

Abenduak 24, asteazkena

Asteroko azoka. Eguberrietako abesbatzak kaleratuko dira

17:30: OLENTZERO ETA MARI DOMINGI etorriko da dantzari eta trikitilariak lagun dituela, eta honako ibilbide hau egingo du: Bustuntza Plaza – Nafarroako Etorbidea – Gudari Etorbidea – Euskalerria - Ordizia - Santa María- Nagusia eta Plaza Nagusian bukatuko da. Antolatzaileak: Hitzaro Euskara Elkartea, Amets Bide Kultura Elkartea eta Urdaneta Dantza Taldea.

Abenduak 25, osteguna

10:30: DIANA "Beti-Argi" musika bandaren eskutik.

13:00: EGUBERRIETAKO KONTZERTUA "Beti-Argi" musika bandaren eskutik Plaza Nagusian.

Abenduak 26, ostirala

11:00: Udal Liburutegian, Ipuin kontaketaren saioa.

19:00: Plaza Nagusian, Zazpi Artek antolatutako "zumba" erakustaldia.

Abenduak 27, larunbata

16:00etan eta 18:30etan: "TXO, MIKMAK TXIKIA" ikuskizun berria eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek Majori kiroldegian. Antolatzailea: Goierri, Urruña eta Ziburuko Ikastolak..

Abenduak 29, astelehena

18:00: Zuhaizti zentro sozialean, "Haurren jaia aiton-amonekin". "Mundu bira" ipuin kontaketa Ana Rodriguezekin (Apika Taldea).

Abenduak 30, asteartea

10:00etan hasita: Altamiran, VI. FUTBOL TORNEOA ALEBIN mailakoa. Honako taldeek hartuko dute parte: Real Sociedad, Ardoi F.E., Tolosa C.F, Zarautz, Beasain eta Ordizia Kirol Elkartea.

16:00etan hasita: Altamiran, III. FUTBOL TORNEOA OHOREZKO KADETE mailakoa. Honako taldeek hartuko dute parte: Tolosa, Eibar, Billabona eta Ordizia Kirol Elkartea.

18:00.: Jubilatuen egoitzan, URTE BUKAERAKO JAIALDIA

Abenduak 31, asteazkena

EGUBERRIETAKO FERIA BEREZIA

9:00etan: Kapoi, Antzar eta indioilarren XXVIII. ERAKUSKETA Beti Alai Pilotalekuan; errezil sagar, fruitu, fruitu lehorren erakusketak Garagartza Plazan. Orein, pottoka, asto, bigantxa... erakusketa Beti Alai kanpoko pilotalekuan.

11:30tan: Udaletxeko arkupetan Gabonetako Azoka Bereziaren baitan: 2014 urtean zehar Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Gazta ekoizleei errekonozimendu ekitaldia

Arratsaldeko 17etatik aurrera: Txindoki-Atletismok eta Goiz Aterpe Elkarteak antolatutako XXXVIII. SAN SILBESTRE KROSSA-JOSE MANUEL CABALLERO XII. MEMORIALA. Proba herrikoia, gaztetxoetatik aurrerakoentzat arratsaldeko 18:30etan hasiko da.

19:30etan: Ohikoa den "Kattalin" doinua joz, Beti Argi Banda eta Laguntasuna errondaila kaleratuko dira.

Urtarrilak 2, ostirala

11:00etatik 13:30k arte eta 16:30etatik 20:00ak arte HAUR PARKEA Beti Alai pilotalekuan.

12:00tan D´elikatuzen: "Azoka Itsu itsuan". Tapatu begiak eta jolastu beste zentzumenekin Azokako produktuekin. Hhko 3. eta 4. mailakoentzat. Izen ematea ezinbestekoa da (943882290). Iraupena: ordu eta erdi. Antolatzailea. Turismo Bulegoa-D'Elikatuz

Urtarrilak 3, larunbata

11:00etatik 13:30k arte eta 16:30etatik 20:00ak arte HAUR PARKEA Beti Alai pilotalekuan.

Urtarrilak 4, igandea

11:00etatik 13:30k arte eta 16:30etatik 20:00ak arte HAUR PARKEA Beti Alai pilotalekuan.

Urtarrilak 5, astelehena

11:00etan: Herri Antzokian, "NIKO 2" filmaren emanaldia haurrentzat. Saio honetan sarreren eta posterren zozketak egingo dira.

18:30: Bustuntzatik ERREGEEN KABALGATA abiatuko da eta Plaza Nagusian amaituko. Ekintza hau Parrokiko Katekesiak antolatzen du.

Urtarrilak 6, astelehena

10,30etan: Ordiziako Txistularien DIANA.

ERAKUSKETAK

Gabonetako postal lehiaketako lan guztien erakusketa Barrena Kultur Etxean. Antolatzailea: Goiztiri-AEK Euskaltegia.

Abenduaren 22tik urtarrilaren 9a bitarte.- VII. Arte Plastikoen Lehiaketa Goiart 2014-Ordizia Sarian saritutako eta aukeratutako lanen erakusketa. (Astelehenetik larunbatera 18:00-20:00 h.;24a, 31a eta jai-egunetan itxita). Lekua: Barrena Kultur Etxea

Abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra, Zuhaizti Zentroan, Maria Teresa Martinezen txotxongilo erakusketa.